Maiatzaren 9an, Kataluniako eta Arabako udalen arteko akordioa sinatuko daHitzordua Zuiako udaletxean, arratsaldeko 8:etan, izango da Aste batzuk luzatu diren prestaketak burutu ondoren, lan-taldeak Verges (Girona) eta Zuia (Araba) bisitatu ostean, eta batez ere proiektuan ilusio handia ipini eta gero, maiatzaren 9an, ostegunean, Kataluniako eta Arabako udalen arteko senidetze-akordioa sinatuko da Zuiako udaletxean. Ardura aipatutako udalerrien alkateei dagokie: Ignasi Sabater Poch-i eta Unai Gutierrez Urkizari, hain zuzen ere. Bi udalek senidetze-proposamena osoko bilkuretan onetsi zuten, martxoan Verges-en eta otsailean Zuian. Eta bientzako hau izango da beste herri batekin senidetze-erlazioa eratzen duteneko lehenengo aldia.Sinaduran Vergeseko gizarte eta erakundeetako ordezkapen bat egongo da. Arabarren aldetik, gonbidapena hurrengo talde hauei luzatu zaie: Zuiako kulturako, kiroletako eta gizarteko elkarteei, udalerriko 11 batzar administratiboen arduradunei, Gorbeialdeko Kuadrilako gainerako udalerrikoei, Gure Esku Dago tadeetako kideei, ANC-koei eta abar. Zuiako Udaleko alkatearen hitzetan “bi udalerrien arteko esperientziak eta jarduerak partekatzeko eta trukatzeko abiapuntu bat izango da, bai eta udalerrietako talde eta herritarren artean ere, guztion onerako eta onurarako”.Verges eta Zuia udalen arteko senidetzea ‘Gure Esku Zuia’ erabakitzearen aldeko mugimenduaren proposamena da. Kataluniako herriari babesa eta elkartasun osoa adierazi eta erakustea du helburu nagusia, “bizitzen ari den baldintza gogorretan, Espainiako botere politikoek eta judizialek hartu dituzten jardun larriaren ondoren, herritarren gehiengoaren borondatearen kontra, herriak bere gobernuaren era bozkatuz erabaki ahal zezala erreferenduma antolatzeko delituagatik”.Bere aldetik, hainbat arrazoietan oinarrituta hautatu da Verges udalerria. Nagusia, Kataluniako Motards Independèntistes elkartearekin dagoen harremana. Motorzaleek Zuia bisitatu dute hainbat alditan azken lau urteetan eta duela urte batzuk kide bat gure udalerrian bizi da. Bestalde, Verges eta Zuia artean antzekotasun garrantzitsuak dira: landa guneak dira biak, tamaina txikikoak (2.500 biztanle Zuian, 1.200 Vergesen) eta ondasun kultural eta sozial handia partekatzen dute. Gainera, Beheko Anpurdan kokatuta dagoen udal horretan jaio zen Lluis Llach kantautorea; Arabarekin edo, hobe esanda, Gasteizekin elkartasun handia duena, 1976ko martxoaren 3an tiroz hildako 5 langileei omenez bere kanta bat idatzi zenetik. Kantautoreak ezin izango du Zuiara hurbildu, baina mezu bat helaraziko digu.