Ekainaren 24ko festarekin amaituko da aurtengo ekimena.

Urtero bezala, ekainarekin batera iritsi da ZUIA EUSKARAZ ere. Euskarari bere ertz ezberdinetatik tira egiteko hainbat aukera eskainiko ditu ekimenak.

Aurtengo ekitaldian, bi ikuspegi nabarmendu daitezke:

- Batetik, aurten ahalegin handia egin da udalerriko eragile eta elkarteek ekimenean duten parte-hartzea handitzeko. Azken finean, beraiek dira Zuiari bizitza ematen diotenak; beraiek dira herriak egunerokoan dituen benetako protagonistak. Egitarauan ikusiko duzuenez, ekintza bakoitza udalerriko elkarte edo mugimenduren baten laguntzarekin antolatu da.

- Bestetik, aurtengo gaia: SORGINAK. Sukalde-giroa iradokitzen du sorginen munduak, landare eta belarrena, etxeko erremedioena. Aurten, lagun talde baten ekimenez, etxeko erremedioen eta sendabelarren gaia hartu, eta euskarazko liburuxka bat argitaratu dugu. Datorren astean banatuko da Zuian, etxez etxe. Eta, noski, dena ez da lana izango... Sorginek bai baitakite festa zer den ere!!

Kartelean duzue egitarau osoa. Aukeratu, eta gozatu!