Joan-etorriak egiterakoan autoa partekatzeko whatsapp taldea sortu dute.
Urkabustaiz Goazen ekimenari jarraituz eta helburu berarekin, Zuia Bidean whatsapp taldea sortu dute herritarrek autoa elkarbanatzeko.
Horren bitartez, emisioak gutxitu eta ingurumena gehiago zainduko da, herritarrek garraio gastuetan aurreztu egingo dute eta herritarren arteko harremanak eta laguntasuna handituko dira.