Maiatzaren 20an, 21ean eta 22an Zuia izango da gospeleko nazioarteko topaketaren egoitza.Nazioarteko irakasleek emango dituzte tailerrak, masterclass eta bestelako jarduerak.Halaber, publiko guztiarentzako beste kontzertu eta jarduera batzuk antolatuko dira.
Formazio ekintzak
Aurreikusitako programaren arabera, formazio saioak Zuian egingo dira, nazioartean ezagunak diren artisten eskutik: Colin Vassell, Didier Likeng eta Ramón Escalé.
Jarduera irekiak
Musika-estilo berezi horretaz gozatu nahi dutenek ere aukera izango dute gospel, open sessions eta In-house kontzertu irekietara joateko. Saio irekiak eta doakoak izango dira.
Izen-emateak
Formazio-ekintzetan interesa dutenek esteka honen bidez eman behar dute izena: https://entradium.com/events/zuia-gospel-camp-2022
Informazio gehiago, honako dosierrean aurkituko duzue.