Bihar egingo dira, irailaren 11, goizeko 10:30etik 13:30era bitartean. Kale batzuetako zirkulazioan eragina izango du, baina normaltasunez igaro ahal izango da lasterketa baten eta hurrengoaren artean.

Eskola kirolaren esparruan, bihar, larunbata, Zuiako txirrindularitza eskolak hainbat lasterketa antolatu ditu, kategoriaren arabera: benjamin aurrekoak, benjaminak, alebinak eta haurrak.

10:30ean hasiko dira eta goiz osoan, 13:30ak arte gutxigorabehera, Zuiako kaleetan zehar ibiliko dira, kartelean eta mapan zehaztuta dagoen ibilbidean.

Lasterketa batetik besterako tartean, autoak normaltasunez ibili ahal izango dira Zuiako kaleetan.