Aurreikusitako gastua 3,3 milioitatik gorakoa da. EHBilduk, gobernuan ari den taldeak, eta ZBG agrupazio independenteak emandako botoekin onetsi da. PPko zinegotziak aurkako botoa eman du eta EAJ abstenitu da


Zuiako Udalak osoko udalbatzarrean onetsi du 2019ko udal aurrekontua. EHBilduren gobernu-taldeak aurkeztutako kontuak, 3.375.047’02 eurotakoak, parte hartzeko prozesuaren ondoriozkoak dira; hasiera proposamenari gehitu baitzaizkio parte hartzeko prozesuan zehar jaso diren ekarpenak. Ondoren, aurrekontuari ekarpenik egin nahi izan dion udal alderdi politiko bakarrarekin, ZBG (Zuiak Batzen Gaitu) agrupazio independentearekin, izan dira elkarrizketak.
Kontuak EHBilduren gobernu-taldearen (4 zinegotzi) eta ZBG agrupazioaren (3) aldeko botoekin atera dira aurrera; EAJ abstenitu (3) eta PPk aurkako boto bakarra eman du bitartean.

Gizarte-partida berriak
Udal aurrekontuak zenbait partida berri ekarri du 2019 urterako. Horien artean, nabarmentzen dira udalerrian eskainitako gizarte-laguntzen hobetzeko helburua duten bi partida. Horietako batek, 10.000 eurorekin, etxeko laguntza-zerbitzua hobetu eta osatzea du helburu: udalak zerbitzu bat kontratatuko du etxeko laguntza-zerbitzuko pertsonalak ezin egin ditzakeen arreta eta zaintzak modu berezituagoaz eskain ditzan, esate baterako psikomotrizitate edo buru-bizkortasuna espezifikoki landu. Beste alde batetik, ZBG taldeak proposaturik, 16.000 eurotako diru-sail bat xedatu da pertsona menpekoen zaintzeko pertsonalik kontratatu behar duten familiei gastu horretan, subentzio bidez, laguntzeko.

Bada, ere bai, 20.000 eurotako partida bat hondakinen gestioari eskainita, zati organikoaren kudeaketari zehazki. Aldi berean, udalak segitzen du eredu energetikoaren eredua aldatzeko eta eraginkortasun energetikoa areagotzeko hasita daraman bidearekin, gai honetarako 60.000 euro bideratuta.
Kontzejuetarako laguntza eta subentzioek, aurtengoan ere, ehuneko garrantzitsua duten kontuetan, aurrekontu osoaren % 11ren ingurura iritsita. Berdintasuneranzko bidea jorratzeko partida 7.000 eurotara gehitu da, helburu hori lortzeko jarduera eta ekintzak egiteko. Kiroldegian zenbait inbertsio egiteko partida 22.000 eurotakoa da, hezkuntza-guneetan inbertitzekoak 10.000 euro dauzka eta ur-horniduraren konponketak eta inbertsioak egingo dira 88.000 eurotan.

Unai Gutierrez Urkiza alkatearen hitzetan, aurrekontuak onartzeko helburua lortu da, kontu hauek udalerria hazten eta hobetzen lagunduko baitute.