Urriaren 19tik 29ra, hamar egunez, baliabideak eman eta ekintzak proposatuko dizkiegu guraso eta zaintzaileei, euren arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko.
Zer da “Haurren aurrean helduok heldu”?
Urriaren 19tik 29ra, hamar egunez, baliabideak eman eta ekintzak proposatuko dizkiegu guraso eta zaintzaileei, euren arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko. Izan ere, umeekin egoten diren helduen hizkuntza-portaerak funtsezkoak dira, hain zuzen ere, umeen etorkizuneko hizkuntza-portaerak finkatzerakoan. Garbi esanda: oinarri-oinarrizkoa da gurasoek, zaintzaileek, aiton-amonek… umeen aurrean, ahal den neurrian, elkarrekin euskaraz egitea, eta umeei ere euskaraz egitea; beraiek baitira umeen erreferente nagusiak, baita hizkuntza kontuetan ere.
Beraz, gurasoen* arteko -hau da, helduen arteko- hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzeko aktibatzea da helburua, eta baita helduen hizkuntza ohiturek umeengan duten eraginaren kontzientzia piztea, eta, ondorioz, hizkuntzari dagokionez eredugarri izatea ere.
Ikusi azalpen-bideoa, eta primeran ulertuko duzu!
Eta zer egingo dugu Zuian?
ORIENTING PROBA bat antolatu dugu urriaren 27an, ostirala, 17:30ean Palatu kirol-eremuan (hain zuzen ere, ekainean eguraldi txarragatik bertan behera geratu zena)
Parte-hartzaileek mapa bat jasoko dute hasieran, eta bertako pistak jarraitu eta hainbat proba egin beharko dituzte, ibilbidea osatzeko.
Jarduera 3 urtetik 12 urtera arteko umeei eta beraien familiei zuzenduta dago: ume eta helduek elkarrekin proba osoa egitea da helburua. Oso dibertigarria izango da!
PARTE HARTZEKO, EMAN IZENA URRIAREN 26a BAINO LEHEN. Mesedez, bete formulario bana, parte-hartzaile bakoitzeko:
https://forms.gle/ELWMSy5HKdJJnkfn6