Ezin dugu herritarrik bildu, beraz, herritarrengana joango gara aurten. Ekainaren 27an, larunbata, goizeko 10:30ean hasita, Zuiako herrietan zehar irudian ikusgai duzuen ibilbidea egitea proposatzen dizuegu.

Ibilbidean parte hartzeko, hiru modu proposatzen dizkizuegu:

  • Autoan: Murgiako plazan, 10:30ean, hasiko da ibilbidea, eta gure furgonetak markatuko du erritmoa. Hartu autoa, eta zatoz atzetik!
  • Bizikletan: Ibilbide osoa egitea askotxo iruditzen bazaizu, aukeratu zuk nahi duzun herria, eta hurrengo herrirako bidea egin dezakezu, karabanarekin batera. Animo!
  • Mugitu gabe: Zuiako herri guztietatik pasatzeko asmoa dugu. Bat aukeratu, ordutegia begiratu, eta furgonetari harrera egitea eskertuko dizugu. Eta, adi, herri bakoitzerako sorpresatxo bat prestatu dugu eta…

Festa egun bat egitea da gure asmoa. Ekar itzazu euskararen aldeko banderak, ikurrak, kamisetak… Mozorrotzeko gogoa baduzu ere, aurrera, egun koloretsu bat nahi dugu eta. A! Eta Zuia Euskarazeko zapia gordeta baduzu, egun egokia da jazteko!