#COVID19 Behin Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Zuiako Udalaren diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da 430.000 € dira guztira, COVID 19-k kaltetutako familia, merkatari eta autonomoentzatJoan den hilean iragarri genuen bezala, Zuiako Udalak COVID 19k lan-arloan kaltetutako familiei, langile autonomoei eta udalerriko merkataritzari laguntzeko hainbat neurri onartu ditu. Besteak beste, aipatutako taldeei zuzendutako diru-laguntzak.430.000 eurokoak guztira dira, pandemiak eragindako krisi sozial, sanitario eta ekonomikoa gainditzen laguntzeko.Subentzioak argitaratu dira jada Arabako Aldizkari Ofizialean eta hasi da eskatzeko epea.Informazio osoa daukazu www.zuia.eus udal webgune honetan (ZURE ZERBITZUAN sailean, DIRU-LAGUNTZAK atalean). Eta hurrengo estekan: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2020/082/2020_082_02010_E.pdf