Atzo, osteguna, onartu zen aldeko 9 botoekin eta PPren abstentzioarekin.
Atzo, maiatzak 11, legegintzaldiko azken osoko bilkuran, Zuiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren behin betiko dokumentua behin-behinean onartu zen.
Plan Orokor honen dokumentua, aldeko bederatzi botorekin eta PPren abstentzioarekin onartua, Arabako Foru Aldundiaren esku geratuko da orain, hark behin betiko onarpena emateko zain.
Plan Orokorrak udalerriko etorkizuneko araubideak ezarriko ditu.