Ekainaren 19a, baina... UDA HASI DA ZUIAN JADA!Pasa den asteburuan inauguratu da igerilekuen denboraldi berria, nahiz eta ostiralean (irudian ikusten den moduan), baldar batzuek eraginda, hainbat estropozurekin azaldu.
Era honetako jarrerak onartezinak eta erabat gaitzesgarriak dira. Igerilekuak eta gainontzeko instalazio publikoak guztionak dira, guztion zerbitzurako, zuiarrok guztiok disfrutatzeko. Herritar guztien artean ordaindu eta guztion artean zaindu behar ditugu.
Hala ere, udal langileen esfortzuari esker, garaiz ireki ditugu instalazioak eta pasa den asteburuan herritarrek disfrutatu ahal dituzte.
Udalaren partez, ahalik eta gehien goza itzazue, eguraldia lagun badugu bederen!