Manifestu feminista bat irakurriko dute eta udaletxeko balkoian pankarta bat zintzilikatuko duteAzaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Eta zuiar gazteenek indarkeria matxista guztien kontra daudela adieraziko dute datorren ostiralean. Eguerdiko 12:00etan, Udal Plazan, Murgian, Oroko Ama Birjina Eskolako neska-mutilak eta Institutuko ikasleak elkartuko dira, beraiek idatzitako manifestu feminista bat ozenki irakurtzeko eta lau haizetara zabaltzeko. Izan ere, udaletxeko lehenengo pisura igoko dira, beraiek margotutako mezu feministekin osatutako pankarta bat balkoian zintzilikatzeko.Ekimena Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun zerbitzuak antolatu du, udalerriko ikastetxe publikoekin lankidetzan. Eta helburua du Zuiako hezkuntza erkidegoa sentsibilizatzea eta partaide egitea.