Zuiako Udalak, abenduaren 14ko dekretua kontuan hartuta, 12 urtetik gorako erabiltzaile guztiei eskatzen die Covid ziurtagiria. Instalazioetara sartzeko edota jarduera fisiko zein kirol-jarduera bat egiteko aurkeztu beharko da, eta berdin norbait laguntzera edo publiko modura etorrita ere.
Horrela, instalazioko langileek ziurtagiria baliozkoa dela egiaztatuko dute, eta ziurtagiria aurkezten duen pertsonaren nortasun agiria eskatu ahal izango dute.
Irakurri komunikatu osoa honako dokumentuan.