Zuiako kirolariak bikain aritu dira Tokyoko olinpiar jokoetan
Joan den asteburua bereziki bizia izan zen Zuiarentzat kirol arloan. Zuiak Tokyo 2020ko olinpiadetan dituen ordezkariek ez dute huts egin, eta erne eta adi eduki gaituzte haiek zer egin. Mikel Landak, gainera, amaiera bikaina jarri zuen, Burgoseko Itzulian lortutako garaipenaz.
Ondoren Unai Simon aritu zen, zuiarrak final olinpikoa jokatu zuen, nahiz olinpiar urrea eskuratu ezin. Prentsa espezializatuak aho batez azpimarratu du Unaik olinpiada osoan izan duen jarduna.
Udalak, zuiar herritar guztien sentimendu eta nahia bere eginik, zorionik onenak helarazi nahi dizkie Elenari eta Unairi. Horregatik, bien agendek tartea eman bezain pronto, dei eginen diegu hala nahiko duten zuiar guztiei, bertatik bertara adieraz diezaiegun beraiekiko ditugun babes eta maitasuna, beti ere pandemiak ezarritako osasun publikorako arauak errespetatuz.
Bien bitartean, zorionak eman nahi dizkiegu berriro gure eliteko kirolariei, bai eta Zuiako oinarrizko kirolean interesik gabe egunero lan egiten duten pertsona guztiei ere. Hauts haietatik, lohi hauek!