8 eta 12 urte artekoei zuzendutako ekimen berritzailea.
Herriko bi gaztek, Marta Villalvak eta Shuyana Izagak, Zuiako kondairak arte diziplinekin (dantza, musika, antzerkia, literatura...) lantzeko proiektua lantzen dabiltza.
Hala, 8 eta 12 urte arteko ume eta gaztetxoekin lantzeko asmoa daukate, Zuiako kondairak ezagutarazi eta arte diziplinekin gozatzeko.
Asmoa da asteazkenetan 17:00etatik 18:30era bitartean hori landu eta gozatzeko elkartzea. Eta matrikula da 30 euro hilean.
Izena emateko edo informazio gehiago batzeko, idatzi hhezkuntzartea@gmail.com e-posta helbidera.