Udal Osoko Bilkurak 2024ko martxoaren 14an egindako ohiko saioan honako hau erabaki zuen:
— Administrazio batzordeei dirulaguntzak emateko deialdia onartzea, honako arlo hauetan:
kontzejuen titulartasuneko ondasunak, argiteria publikoa, kultura- eta jai-jarduerak, kaleen eta
bideen garbiketa, nekazaritzako eta abeltzaintzako bideen sarea mantentzea, neguko kanpaina,
orokorra inbertsio-gastuetarako, ondasun eta eskubideen inbentarioa eguneratzea eta ondasunen
inskripzioa jabetza-erregistroan eta dirulaguntza horiek guztien oinarri arautzaileak
onartzea.
— Erabaki honen bidez araututako diru-laguntzak 2024ko gastuen aurrekontuko partiden
943.734.000, 165.434.000, 163.227.030, 338.434.000, 410.227.011, 134.434.000, 943.434.000, eta,
943.734.010 kargura ordaintzea.
— Deialdi horiek ALHAOn eta argitaratzea.
Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegi egokian (txandaren arabera), eta horretarako
bi hileko epealdia egongo da erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu aurretik aukerako berraztertzeko
errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio argitaratutako berariazko ebazpena eman duen organoari,
eta horretarako hilabeteko epealdia egongo da hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.