Laguntza hauen helburua Covid 19ko pandemiaren ondorioak arintzea eta sektorea suspertzen saiatzea da.

Laguntza horietarako partida 40.000 eurokoa izanen da.
Diru-laguntza honen onuradun izan daitezke beren kontura lan egiten duten pertsona fisikoak edo autonomoak edo ostalaritzako eta ostatuko establezimendu eta zerbitzuen 2021. urtean 19. Covid 19 delakoaren ondorioz hartutako neurrien eraginpean egon diren enpresak eta sozietateak, edozein forma juridikoa dutela ere.
Diru-laguntzak 1.500 eurokoak izanen dira kafetegi, taberna, jatetxe eta abarretan, eta 3.000 eurokoak ostatu mota guztietan.

Diru-laguntza gisa ordaindutako zenbatekoa ez da inoiz aurkeztutako eta justifikatutako gastuei dagokiena baino handiagoa izanen. Laguntzaren ordainketa bakarra eginen da deialdia ebatzi ondoren.
Deialdi hori azaroan argitaratuko da eta 20 eguneko epea izanen da eskaerak aurkezteko.
Unai Gutierrez alkatearen hitzetan, “Udal honen beste keinu txiki bat da, pandemiak gehien jo dituen sektoreak zuzentzen laguntzeko”.