Atzo, otsailaren 23an, Zuiako Udalak, Unai Gutierrez alkatearen hitzetan, IHOBEk - UDALSAREA antolatutako jardunaldian parte hartu zuen. Jardunaldi horretan, jasangarritasunaren aldeko ekintzak eta Udalak azken hamarkadan garatutako energia-eredua nabarmendu ziren.
Kasu honetan, udalerri txikien lan-eredu gisa gonbidatu dute Zuiako Udala, jasangarritasunaren alde eta iraunkortasunerako hasitako bidean. Eusko Jaurlaritzan antolatzen diren jardunaldien barruan burutu zen, Lehendakaritzako langileen, Ingurumen Sailaren eta Arabako gainerako administrazio publikoetako pertsonal tekniko-politikoaren aurrean.
Unai Gutierrezek, Zuian arlo horretan azken 10 urteotan egin diren ekintzak eta bidea azaldu zituen, eta sare honen onarpena jaso dute.