Irudian, Domingo de Sautu kalea erabat berrituta, barrutik eta kanpotik. Emaitza egindako kudeaketa onaren ondorioa eta politika eraginkorraren fruitua daGainera, ‘oso ongi’ jarri diote zuiarrek udal kudeaketari, bailaran egindako inkesta baten araberaAzken osoko bilkuran, pasa den apirilaren 11n, Zuiako Udalak 2018 urteko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu zuen oso zifra positiboekin, bere egoera ekonomiko ona nabarmen hobetuz. Kitapenak emaitza positiboa, superabita, erakusten du; zehazki, 1.443.811 eurokoa. Kopuru hori diruzaintzako soberakinei - udal aurrezkiei- gehitu zaie, azken 8 urteetan ia hirukoiztu den kopurua, hain zuzen ere.Alkateak, Unai Gutierrez Urkizak, adierazi duenez, emaitza “egindako kudeaketa onaren ondorioa eta politika eraginkorraren fruitua da. Kontu publikoetako euro bakoitza zaindu dugu eta, aldi berean, proiektu eta inbertsio garrantzitsuak eraman ditugu aurrera; esate baterako, Pauldarren eraikina eta lurrak erostea, edota Domingo de Sautu kaleko lanak burutzea”. Gainera, udal finantzen egoera bikainak bidea emango du hainbat proiektu garrantzitsuri ekiteko, besteak beste, etxebizitza sozialak eraikitzea, Palatu Kiroldegiaren erreforma edo Zuiako Kultur Etxea abiaraztea.Zenbakiez gain, Zuiako herritarrek ere babestu dute azken urte hauetako udalaren kudeaketa. Duela gutxi, udalaren enkarguz, gobernu taldearen lanaz eta etorkizuneko erronkei buruz egindako inkesta baten arabera, zuiarren ustez, azken legealdietan udala lan ona egiten ari da. Eta jarri dion bataz besteko nota 'oso ongi' da.