Bizikidetzaren alde eta gainerako bizilagunekiko errespetuaren alde, Udalak dei egin nahi dio zentzu komunari.
Kirol-eremuan eta zona publiko batzuetan sakabanatutako kristalak, apurtutako paperontzi eta kartelak, zaborra kalean... horiek dira gure udalerriko pertsona batzuen gaueko aisialdiaren ondorioak. Okerrena da ekintza horiek ondorioak dakartzatela kirol-instalazio, zona publiko eta gure kaleez gozatu nahi dutenentzat.