Zuiako ikastetxeak D ereduaren aldeko apustua egin du.
Zuiako Udalak babesa eman dio Virgen de Oro ikastetxearen hizkuntza eredu aldaketari.
Zuiako Udalak indarrean dauka Euskara Sustatzeko Ekintza Plana, eta helburu horien barruan kokatzen da Virgen de Oro ikastetxeak D ereduaren aldeko apustua egitea.
Udalaren ustetan D da eredurik inklusiboena, eta emaitzarik onenak ematen dituena, bai akademikoki, bai hizkuntzaren biziberritzearen ikuspegitik. Herritar elebidunak hezteko, euskara hutsezko irakaskuntza nahitaezko tresna da gurea bezalako eremu soziolinguistikoan, eskolaz kanpo egiten den ahaleginarekin batera.
Horregatik Udalak bat egiten du Virgen de Oro ikastetxeak hartutako erabakiarekin.