Zuiako Udaletik, Osasun Zentroarekin lankidetzan, udalerriko herritar guztiei eskatzen dizuegu ERANTZUKIZUNA eta PAZIENTZIA.
Erantzukizuna Osasun-zentrora ezinbestekoa den kasuetan bakarrik joateko, ahal den guztietan telefono bidezko kontsultak lehenetsiz.
Eta pazientzia zentro medikoan langileen % 50 daudelako eta, hala ere, lan-bolumen handiari aurre egin behar diolako, batez ere, jasaten ari garen Coronavirusen pandemiagatik. Telefono bidezko kontsultak aukeratzeko gai garen heinean, osasun-langileei lagunduko diegu arreta egokia ematen jarrai dezaten. Eta, gainera, alferrikako kutsatze-arriskuak saihestuko ditugu.
Era berean gogorarazten dizuegu erne egoten, eta osasun eta higiene neurri guztiak betetzen jarraitu behar dugula, hala nola segurtasun-distantziari eustea, eskuak maiz garbitzea eta maskara nahitaez erabiltzea.
Konfinamenduaren unerik gogorrenetan Zuiako herritarrok ereduzko jokabidea erakutsi genuen bezala, epidemiari eustea lortuz, orain ere gure burua zaintzen eta arauak betetzen jarraitu behar dugu.
Eskerrik asko zuen laguntza eta ulermenagatik.
Zuiako Osasun Zentroko telefonoa: 945 43 00 30