. Gazteei eta beharra duten bestelako talde batzuei zuzendutako neurria da. Helburuen artean, etxebizitzak lortzeko bidea erraztea, hutsik dauden bailarako etxeak erabilaraztea eta nahi dutenei udalerrian bizitzen jarraitzeko aukera ematea
Zuiako Udalak etxebizitza lortzeko bidea erraztu nahi du. Horretarako, bailarako etxeak edota pisuak alokatu ahal izateko diru-laguntzak jarri ditu martxan. Neurria zuzenduta dago gazteei eta beharra duten bestelako talde batzuei, esate baterako, banandutako pertsonei eta bortizkeria matxista jasan duten emakumeei. Era berean, udalerriko 11 herrietan hutsik dauden etxebizitzen erabilera bultzatu nahi du, nahi duten herritarrek Zuian bizitzen jarraitu ahal izateko. Horretarako, hasiera batean 20.000 euroko partida onartu du udalak, 2017ko aurrekontuaren kargura.
Alokairuaren kostuaren %50era hel daitezke diru-laguntzak eta lortzeko betekizun batzuk bete beharko dira; besteak beste, errentaren prezioa mugatuko da (gehiegikeriak eta prezioen igoerak saihesteko), alokairu kontratu bat sinatu beharko da eta eskatzaileari diru-sarrera maximo bat jarriko zaio.
Atzo, abuztuaren 21ean, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ordenantza eta gaurtik aurrera posiblea da jada eskariak aurkeztea udal bulegoetan.
Ordenantza ikusi ahal duzu hurrengo estekan: