ZUIAKO UDALAK JARRAIPENA EMAN DIE UDALERRIKO ENERGIA-KONTSUMOAREN MURRIZKETA ETA ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA HOBETZEKO PROIEKTUEI.Zuiako Udalak argiteria publikoko 182 argi-puntu berriztu ditu, kontsumo txikiko LED teknologiako argiak jarriz. Proiektu hau gauzatzean, sodio-lurrunezko hainbat luminaria (bialak, bola motakoak, proiektoreak) aldatu dira, energia asko kontsumitzen dutenak. Horien ordez, askoz eraginkorragoak eta gutxiago kontsumitzen duten LED motatako argiak jarri dira.Proiektu honen bidez, argiteria publikoko gune hauen energia-kontsumoa %60 inguru murriztea lortu nahi da.Proiektuaren kostu osoa 62.167,90 € izan da.Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programaren barruan, landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako 2019ko laguntzen deialdian, eta 28.800,00 euroko finantziazioa lortu du.Bestalde, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) 6.074,80 euroko diru-laguntza ere eman du 2020ko administrazio publikoaren energia-eraginkortasuna hobetzeko laguntza-programan.