Datorren ostegunean, otsailaren 11n, Zuiako Udalak onartuko du 2021 urterako udal aurrekontua. Diru-sarrera eta gastuetarako proiektua, 3.400.000 € ingurukoa, EH Bilduren gobernu-taldearen proposamenean oinarritzen da, eta jasoko ditu, berrikuntza gisa, Zuiako herritarrek garatutako partaidetza-prozesu batetik sortutako ekarpen batzuk, 15.000 €ko balioa dutenak, hain zuzen ere.Aurtengoan, aurrekontuekin batera, inbertsio-plan bat ere onetsiko du udalbatzarrak.
Proiektu ekonomikoak, gainera, oposizioak proposatutako hainbat zuzenketa jasoko ditu, 260.000 eurotik gorako balioarekin. Horietako batzuk egungo gobernu-taldeak aurreko legegintzaldietan proposatutako ekimenak dira, bere garaian aurrera atera ez zirenak; beste batzuek, berriz, hasierako proposamenean jada jasotako partiden diru-kopurua handitzea ekarri dute. Esate baterako, eskola-garraiorako diru-laguntzen kasuan, COVID 19ak kaltetutako taldeentzako laguntzen kasuan eta oinezkoentzako hainbat bideren kasuan. Zuzenketa horiek sartuta, gobernu-taldeak aurrekontuak onartu nahi ditu korporazioaren gehiengoaren aldeko botoarekin.Prentsa oharra _ Murgia, 2021eko otsailaren 8a