Palatu udal jatetxearen esleipenduna, informazioa eta iritziak zabaltzen ari da udalarekiko kontratua desegiteko espedientearen hasiera eragin duten arrazoien inguruan.

Udalak, horren inguruan, honako hau jakinarazi nahi du:

  • Kontratua suntsiarazteko arrazoia ezarritako kanona 5 hilabetez ez ordaintzea da, ez besterik.
  • Idatziz zorra erregularizatzeko 10 egunetako epea zuela jakinarazi zitzaion arren, errentariak ez zuen inolako erregularizaziorik egin, eta ordaindu gabe jarraitzen zuen.
  • Errentariak ordaindu du zorra, espedientearen hasiera jakinarazi zaionean eta ez lehenago.
  • Ez ordaintzeaz gain, behin eta berriz hautsi dira udal lokal honetan indarreko osasun-arauak.

Udalak, administrazio publikoa den aldetik, berezkoa du guztion ongizatea eta ondarea zaintzeko eta errespetarazteko erantzukizuna, eta, ezinbesteko erantzukizun horretatik abiatuta, neurri hori hartu behar izan dugu.