Zuiako Udaleko euskara lan-taldeak, geocaching-aren bidean, beste proposamen bat ere jarri du martxan. Oraingo honetan, ZUIARRA panpina atera du mundura, hizkuntza gutxituak dituzten lurraldeetara bidaiatu dezan.
Geocaching-ean hainbat modutara parte hartzeko aukera dago. Horietako bat da HITZ BILTZAILEAK, Murgian zehar antolatutako ibilbidea.
Oraingo honetan, beste baten berri ematera gatozkizue: tamaina handiagokoa da. Mundu osoan zehar egin daitekeena!
ZUIARRA panpina (argazkian ikusi dezakezuena) geocaching-aren sisteman sartu dugu, helburu batekin: mundu osoan zehar bidaiatzeko aukera ematea, munduan zehar dauden hizkuntza gutxituen lurraldeak bisitatu ditzan. Izan ere, euskara bezala, milaka dira mundu osoan zehar barreiatuta dauden hizkuntza gutxituak.
Geocaching erabiltzaileek, beraz, aukera izango dute, beren bidaiaren batean hizkuntza gutxituren bat dagoen lurralde batera bisita egiten badute, panpina hartu eta beste lurralderen batera eramateko. Hona hemen zenbait adibide:
- Laponiera (Suedia, Norbegia eta Finlandia)
- Korsikera -> Korsika
- Galaera -> Irlanda
- Eskoziera -> Eskoziera
- Gaumais -> Frantzia, Belgika eta Luxenburgo
- Bretaniera -> Bretaina
- Navajoa -> Estatu Batuak
- Pitjantjatjara -> Australia
Hauxe da Zuiarra panpina identifikatzen duen geocaching-kodea: TB9ER77
Eta, jakin dezazuen: berri hau idazten ari garen momentuan, Zuiarra jada Valentzian dago, katalanaren lurraldean... Ea noraino iristen den!!
OHARRA: Lerro hauen bidez, euskara lan-taldeak eskerrak eman nahi dizkie Aitor eta Amaiari, emandako laguntza guztiagatik.