1200-1509357827-DK2-047_ZUIAKO_kiroldegia_biniloak_3.jpg

URA DENONA DA. ZAINDU DEZAGUN!

 Udal eraikinetan ur kontsumo arduratsua bultzatzeko kanpaina jarri du martxan Zuiako Udalak

1200-1509033065-DSC_0524 bis.jpg

LEGEBILTZARRAK KATALUNIAREN ALDE ONARTUTAKO ADIERAZPENA ONETSI DU ZUIAK

 Euskal parlamentuak Kataluniaren alde onartutako idazkia ere onetsi da Zuian, hamar botu alde (EHB, EAJ, ZBG) eta bat aurka (PP)

1200-1508748749-Zuia eusko Legebiltzarrean OK.jpg

ZUIAK LEGEBILTZARREAN AURKEZTU DU BERE PROIEKTU ENERGETIKOA

 Asparrena eta Eako Udalekin batera hartu du parte EAEko Herri-administrazioen Energia-iraunkortasunari buruzko Lege Proiektua aztertzen ari den komisioan

1200-1508504259-autodefensaGorbeia.jpg

Autodefentsa feminista tailerra Zuian

 Lantegi honen xedea da indarkeria sexistaren molde oro eta parekidetasun eza sustraitzen duten...

1200-1508230447-ForodeIgualdad_Gorbeialdea.jpg

Gorbeialdeko eta Arabako berdintasun foroa

Badira urte asko Gorbeialdeko Kuadrillako elkarteak, mugimendu feminista eta emakume asko modu parti...

1200-1507310833-Nahiko.jpg

ANA BELEN JIMENEZEN HILKETA MATXISTA GAITZETSI DU ZUIAKO UDALAK

 Ana Belen Jimenez, Lantarongo bizilagunaren hilketa dela eta, Zuiako udalak adierazi nahi du emakumeen aurkako indarkeria matxista zeharo gaitzesten duela. Kasu honetan bereziki, Ana Belenek udalerriarekin zeukan harremana kontutan hartuta.Zuiako udalak jarraituko du indarkeria matxistaren kontrako politikak bultzatzen eta errotik ezabatzeko ekintzak proposatzen. Eta herritarrak animatzen ditu eginkizun honetan parte eta esku hartzeko.Era berean, gogoratu nahi du Zuiako udalak emakumeen arretarako Berdintasun-Zerbitzua eta Gizarte-Zerbitzuak eskaintzen dituela (informazio gehiago 945 43 04 60). Euskal gobernuak ere informazio eta laguntzarako telefonoa ere badu: 900 180 144, dohainekoa eta arrastorik uzten ez duena.

1200-1507206178-kartela_gorbeialdea_txikia.jpg

MINTZALAGUN TALDEETAN izena emateko epea zabalik

Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute. Gaur egun 1075 talde daude martxan eta astero 120
herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko. Eta, noski, Gorbeialdean ere baduzu horretarako aukera.

1200-1507118496-Zuia luminoso_genérica.jpg

ZUIAKO UDALAK BERE HITZA BETETZEA ESKATZEN DIO HEZKUNTZA SAILARI

 Atzerapen berri bat udalerriko ikastetxe konplexuaren proiektuanZuiako Udalak ‘Pauldarren’ proiektuan bere hitza betetzea eskatzen dio Hezkuntza sailariEraikina erosteko, Udalak 1’6 milioi euro ordaindu ditu jada. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, ez du ez eta berrikuntzaren proiektua kontratatu. 2016an bi erakundeek adostu zuten Zuiak Murgiako ‘Pauldarrak’ erosiko zuela etmaila Hezkuntza sailak obrak kontratatu eta ordainduko zituela. Hori guztia udalerria ikastetxe konplexu batekin hornitzeko, derrigorrezko hezkuntza publikoaren eskaintza osorik zentro berean bilduko duena. Murgia, 2017ko urriaren 4a_ Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren informazio ezaren aurrean eta bere arduradunekin harremanetan jartzeko ezintasuna ikusita,  Zuiako Udalak idatzi bat helarazi dio, Murgiako ‘Pauldarren’ erreformatzeko proiektuan emandako hitza betetzeko eskatuz.Iazko udazkenean bi erakundeen arteko lortutako akordioaren bidez, 1.650.000 € ordaindu zituen udalak, Zuiako eta Arabako hiritarren diru publikoa erabiliz (zuiar guztien zergak eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio), ‘Pauldarren’ eraikina eta lurrak erosteko, bertara eramateko lehenengo hezkuntzako Oroko Ama Birjina ikastetxea eta haur-eskola, orain dagoen institutuarekin batera. Horrela, udalerria ikastetxe konplexu batekin hornituko zen, derrigorrezko hezkuntza publikoaren eskaintza osorik zentro berean bilduz, hain zuzen ere. Zuiako Udalak esfortzu ekonomiko handia egin du, bere atala betetzeko. Bien bitartean, egun, ez dago inolako ziurtasunik sail horren konpromisoa ezelan ere bete denik, hain zuzen ere, eraikinean egin beharreko erreformaren proiektua idaztea, gerora lanak gauzatzeko urratsak eman ahal izateko.Azken hil hauetan, hainbat alditan egin du dei udal honek, bere alkatearen bitartez, Olatz Garamendi sailburuordearekin harremanetan jarri nahiaz telefonoz, eta erantzun bakarra jaso du “utzi abisua eta deituko dizu”, baina deia ez da inoiz iritsi.Honengatik guztiarengatik, Zuiako Udaletik galdegiten diogu Hezkuntza sail horri bete dezala berehalakoan udalerri honekiko bere egin zituen konpromisoak, lehengoan ere, 2009. urtean gertatu zena ekidinen bada. Orduan, Hezkuntza sailak hala eskatuta,  garaiko udalbatzak, 1.598.640’26  € ordainduta, lursaila erosi zuen lehenengo eta bigarren ikastetxeetarako eraikin berria bertan kokatuko zelakoan. Geroago, Hezkuntza sailak bertan behera utzi zuen proiektua.

1200-1506003187-cartel editado.jpg

ZUIAKO UDALA, ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE_ zuzenketa

ZUZENDUTAKO BERRIA! Pasa den irailaren 21ean argitaratutako informazioan esan genuen "... EAJko beste zinegotzia eta Zuiak Batzen Gaitu (ZBG) taldearen ordezkaria abstenitu egin ziren" , Zuiak Batzen Gaitu (ZBG) taldearen 3 ordezkariak abstenitu egin zirela esan beharrean. Jarraian berria zuzena irakurri ahal duzu. ZUIAKO UDALA, ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDEZuiako Udalak gehiengoz onartu du erabakitzeko eskubidearen aldeko mozioaKataluniako Erreferenduma babesten du eta herritarrak deitzen ditu gaur, 20:00etan, Gure Esku Dago Zuiaren ekimenaz egingo den kontzentraziora

1200-1506080248-Foro para la Igualdad en Zuia.jpg

XIV. emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako gunea Gorbeialdean

Emakunde Euskal Erakundeak “XIV. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO GUNEA” ma...