Ekainarekin batera iristen da gurera Zuia Euskaraz. Helburua, argia: udalerriko eragileekin elkarlanean, euskarak gero eta esparru gehiago irabaztea.
Era guztietako jarduerak izango ditugu Zuia Euskarazen. Zaletasun eta gustu ezberdinetara iristeko moduko egitaraua da prestatutakoa. Aurten, gainera, ahalegin berezia egin dugu Zuian, kulturaren, kirolaren eta ingurumenaren esparruan, lanean ari diren elkarte eta eragileen parte hartzea handitzeko.
Berri honekin batera doan irudian ikus dezakezue aurtengo egitarua, eta udalaren webguneko agendan kontsultatu ditzakezue ekintza guztiak banaka.
Baten bat nabarmentzekotan, ekainaren 30ean, larunbatez, egingo dugun ZUIA EUSKARAZ EGUNA nabarmenduko genuke. Goizean, ekitaldi eder eta parte-hartzaile bat egingo dugu, eta udazkenean gurera iritsiko den Euskaraldia ekimenaren aurkezpena egiteko ere aprobetxatuko dugu aukera.
Egin salto plazara, ez izan beldurrik. Ondo pasako dugu!