Antolakuntzak atzeratu egin du biharko iragarrita zegoen Duatlon froga.
Ikasi zure egunerokoan makillatzen! Ikastaro honetan plaza kopuru mugatuak daude, beraz, eman izena telefono honetan: 945430167 (Cristina).
Proba ofizialak 14:00etan hasiko dira eta 20:00ak arte luzatuko dira, gutxi gorabehera. Hori dela eta, zenbait errepidetan itxitura batzuk egitea eta beste batzuetan une bateko eragina izatea espero da.Antolatzaileek ordutegi-tarte horretan autoz ez joateko eskatu dute, ahal dela, arriskuak gutxitzeko eta proba seguru bat egiteko. Halaber, boluntarioak egongo dira bidegurutzeetan eta toki bakoitzean behar diren seinaleak jarriko dira.
Arabako Foru Aldundiak informazioa zabaldu du, Ukrainatik datozen pertsonekin elkartasun-adierazpenak bideratzeko moduari buruz jasotzen ari diren kontsulta ugarien aurrean. Eta bereziki azpimarratzen ditu adingabeen joan-etorrietarako kontuan hartu beharreko alderdiak. Izan ere, adingabe baten harrera-prozesua ez da hain erraza, lege- eta administrazio-alderdi asko hartu behar dira kontuan.
Distantzia ertaineko Euskadiko eta Arabako txapelketarako balioko du probak.Kontsultatu: Zuiako Duatloiak eragina izango du trafikoan
Datorren apirilaren 3an eskainiko da 12 urtetik gorako pertsonei zuzendutako sukaldaritza tailerra.
Datorren apirilaren 1ean eskainiko da filma, Zuiako liburutegian. Ordua: 19:00.
Martxoak 20 Autobusa, forfait, ekipoaren alokairua eta 2 orduko klaseak.Plaza-kopuru mugatuakIZENA EMATEKO https://entradium.com/events/eskiatzera-goaz
Animatzen al zara gure Kuadrillan berriztagarrien herritar kooperatiba bateko parte izatera?
Murgiako Institutuak goizean Lilatoia lasterketa antolatu zuen eta udaletxe plazan manifestu bat irakurri zuten, arratsaldean Gorbeialdeko Mugimendu Feministak manifestazioa deitu zuen.Sarriako bidegurutzetik hasita, ibilbidearen bigarren geldiera osasun zentroan izan zen herriko plazan amaitzeko. Herriko plazan, emakumeen zapalkuntza guztiak ontzi batean sartu eta erre zituzten alternatiba bizigarriak proposatzen zituzten bitartean.
Zuiako Udalak gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko leloen lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi ditu ikasle guztiak.Lelo irabazlea Zuiako Udalak berdintasunaren eta indarkeria matxistaren prebentzioaren alde egingo dituen kanpainetarako erabiliko da.Zuiako Udalak emandako lelo guztiak erabili ahal izango ditu kartelen, webgunearen, sare sozialen eta abarren bidezko sentsibilizazio-kanpainetan.
Igandean egingo da Zuiako udaletxe plazan tokiko ekoizpen agroekologiko eta artisautza produktuen azoka.
Gorbeialdeko 10 eta 12 urte arteko umeek, oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin, Bertso Abentura bizitzeko aukera izango dute udaberrian: norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea. Apirilaren 20tik 22ra, Arabako Bertsozale Elkarteak, Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrillekin elkarlanean, BERTSO-ABENTURA antolatu du Espejon.
Palatu udal jatetxearen esleipenduna, informazioa eta iritziak zabaltzen ari da udalarekiko kontratua desegiteko espedientearen hasiera eragin duten arrazoien inguruan.