Zuiako Udalak bilera irekia deitu du eta herritarren parte hartzea sustatu nahi du, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eta Ingurumenaren Ebaluazio Estrategikoa dela eta.
Geuretik sortuak programaren barruan, antzerki emanaldia egingo da datorren martxoaren 6an, Zuiako udaletxean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Geuretik sortuak programaren barruan, Bertol Arrieta idazle zarauztarra Zuiako liburutegian izango da datorren martxoaren 10ean, arratsaldeko 19:30etan.
Apirilaren 6an iritsiko da Korrika Zuiara, baina aurreko asteetan hainbat aukera egongo dira beroketa-ariketak egiteko. Guztira, dozena bat hitzordu antolatu dituzte, hainbat eragileren artean. Zuiako euskara lan taldea eta Zuiako gau eskola izan dira bultzatzaile, baina hainbat jardueraren antolakuntzan parte hartu dute Zuiako Udaleko kultura eta berdintasun zerbitzuek, eta Gorbeialdeko neska* gazteak taldeak ere, besteak beste.
Zuiako Potxokiak haurreskolak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu, zerbitzua hurbiletik ezagutzeko.
Joan den otsailaren 16an, asteazkena, abian jarri zen berriro Udalak gure adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eskaintzen duen zerbitzua.
Atzo, otsailaren 23an, Zuiako Udalak, Unai Gutierrez alkatearen hitzetan, IHOBEk - UDALSAREA antolatutako jardunaldian parte hartu zuen. Jardunaldi horretan, jasangarritasunaren aldeko ekintzak eta Udalak azken hamarkadan garatutako energia-eredua nabarmendu ziren.
Otsailak 27, Bea Murgia EtxeanOrdutegia - 18:00-20:00Plaza-kopuru mugatuakIzena emateko: 945430167 (...
Inbertsioen kapituluan, milioi erdi euro inguru erabiliko ditu espazio publikoak egokitu eta eraberritzeko.Jasangarritasunaren aldeko apustu garbian, energia-ikuskaritza eta ekintza-plan bat egingo dira 2030 agendaren barruan.Udalak 80.000 euro bideratuko ditu herritarrek proposatutako ekintzetara.
Zuiako Udalak, gaurko osoko bilkuran (2022/02/18), Palatuko instalazioetako taberna-jatetxe zerbitzuaren kontratua suntsiarazteko espedientea hasteko ebazpena onartu du. Esleipendunak bi alderdiek sinatutako kontratuko zenbait puntu bete ez dituenean hartu da erabaki hori.
Gorbeiako Bazterra mikologia elkartearen bulegoa tokiz aldatzen da eta Domaikia, 4an kokatuko da behin-behinekoz (anbulatorio zaharraren lokalean, Correos bulego parean.
Zuiako Udalak Arabako Foru Aldundiari eskatu dio Gasteiz eta Bilboko unibertsitate-fakultateak lotzen dituzten autobusak Zuian gelditzeko.
Umeentzat parkea eta ondoren diskofesta izango da, Palatu kiroldegian.
Otsailak 1217:15-19:15Bea Murgia etxean (LIBURUTEGIAN)Plaza-kopuru mugatuakIzena emateko: https://entradium.com/events/lectoescritura-manipulativa
Otsailak 20 Autobusa, forfait, ekipoaren alokairua eta 2 orduko klaseak.Plaza-kopuru mugatuakIZENA EMATEKO https://entradium.com/events/eskiatzera-goaz
Datorren asteko igandean egingo da ohiko tokiko ekoizpen agroekologikoa eta artisautza azoka.
Gorbeialdeko mugimendu feministak deitu du asanblada irekia, datorren otsailaren 8rako.