1200-1574706330-p.l..jpg

AZAROAREN 25EKO ZUIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

 “EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA”

1200-1573485713-7 60 Atxabal al amanecer BAJA.jpg

ZUBIA aldizkariko azken alea KALEAN JADA!

Irudian, aldizkariko azala, Sergi Perez de Pipaon Bragado-ren eskutik. Gorbeialdeko Kuadrillako Argazki Lehiaketan Zuia Udalerriko argazkirik onena hautatua.  ZUBIA, udal aldizkariaren azken alea, kalean dago jada, besteak beste hurrengo gai hauekin:Elkartasun istorioak Agustin Gorbea, Encarni Urkiza eta Marian UriarterekinOsasun Zentro berria martxanAmelia Tiganus Zuian, Emakumeen Aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hitzaldianAlokairu sozialeko etxebizitzen esleipen berria2020rako Zerga, Tasa eta Zerbitzu publikoen OrdenantzaHiri Antolamenduko Plan Orokorraren agerraldi publikoaIkastetxe publikoak. Virgen de Oro eskolaBailarako taldeak. Zuia Bolos elkarteaZubiAgendaAdizkaria osoa irakurri ahal duzu beheko pdf artxiboan.

1200-1573220770-semana DDHH Zuia 2019.jpg

ARCADI OLIVERES ZUIAN, GIZA ESKUBIDEEN HILABETEAN

 Murgia, 2019ko azaroaren 8a_ Sare eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba elkarteen lankidetzan, GIZA ESKUBIDEEN HILABETEA antolatu du Zuiako Udalak. Aurtengoa, laugarren edizioa izango da eta, aurrekoetan bezala, helburua da "gobernuek eragiten dituzten Giza Eskubideen etengabeko urraketak salatzea; bai Euskal Herrian, preso politikoekin adibidez, bai eta kanpoan ere: Katalunian, Hegoamerikan, Mediterraneoan..." azaldu dute antolatzaileek.

Programa hasiko da datorren asteazkenean, azaroaren 13an, Arcadi Oliveres ekonomialari, ekintzaile eta desazkundearen defendatzailearen hitzaldi batekin. Hilaren 20an Ongi Etorri Errefuxiatuen dokumental bat proiektatuko da, Anabel Sanz del Pozo aktibista feminista eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiako kideak aurkeztuta. Eta 27an euskal preso politikoei buruzko hitzaldia izango da, euren adinekoen egoerari erreparatuz, Fernando Arburuaren eta Agustin Otsoa Eribekoren eskutik.

Ekitaldi guztiak Murgian izango dira, udaletxe aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Irudian programa ikus dezakezu.

1200-1572531997-Charla Casa Bea Murgia.jpg

2020RAKO ZERGA, TASA ETA ZERBITZU PUBLIKOEN ORDENANTZA

 Zortzi urte baino gehiagoan zerga eta tasen gehiengoa izoztuta egon ondoren, Zuiako Udalak hiru 3 tasa eta zerga 1 igo ditu. Gainerako zerga eta prezio publikoak ez dira igoko; batzuen kasuetan, aldiz, hobariak handiagoak izango dira. Hala eta guztiz ere, herritarrek jasotzen ditugun zerbitzuengatik ordaintzen duguna eta udalak pagatzen duen kostuaren arteko aldea handia da.

1200-1571917250-Vista aérea BITORIANO_ DFA.jpg

HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKOR BERRIAREN AGERRALDI PUBLIKOA

Irudian, Bitoriano herria. Argazkia: Arabako Foru Aldundia.  Herritarrek iradokizunak egin eta zalantzak argi ditzakete, jada, erredakzio taldearekinUdal bulegoetan eta aldez aurretik hitzordua eskatuta

1200-1570189781-MP-kartela-web.jpg

Gorbeialdean, MINTZALAGUN BILA GABILTZA

Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko...

1568098877-GORBEI~1.JPG

GORBEIALDEKO IRAKURLE KLUB FEMINISTAK BERRIRO ERE MARTXAN!

Literatura onaz gozatuko dugu, eta, bide batez, begirada zabaldu, feminismoen historia ezagutu eta literatur tertulia atsegina partekatuko dugu. Izan ere, ahalduntzeko pentsamendua eta inspirazioa pizten dizkigute nobelek, saiakerek eta iritzi artikuluek, literatura arloko koordinatzaile adituek gidatuta.Gure irakurketak partekatzeko hilabetean behin bi orduz elkartuko gara, eta, gainera, txandaka egingo dugu; hau da, herri batean hasiko gara, baina beste herri batera joango gara hurrengo hilabetean, izena eman duten emakumeen arabera. Elkarrengana gehiago hurbiltzeko eta elkar hobeto ezagutzeko modua ere bada.Euskarazko klubaren lehen saioa urriaren 14an izango da, 18:00etan, Aramaion kokatuta egongo den Emakundeko autobusean. Hurrengo saioak ibiltariak izan ahal dira, izena ematen duten emakumeen arabera, hilabetearen 2. astelehenetan.Gaztelerako klubaren lehen saioa urriaren 28an izango da, 18:00etan, Zuiako udaletxeko 1. pisuan. Hurrengo saioak ibiltariak izan ahal dira, izena ematen duten emakumeen arabera, hilabetearen 4. astelehenetan.Izen-ematea irekita plazak bete arte!945 43 01 67 /berdintasuna@gorbeialdea.eus

1200-1571215290-201910160946_0001.jpg

PREBENTZIOAREN ASTEA

Urriak 18, Kiroldegian (Murgia)10:30-13:30  eta  15:00-18:30

1200-1569312034-Kartela GORBEIALDEA.jpg

Zabalik dago Gorbeialdeko bertso-eskoletan izena emateko epea. BERTXORATU!

Zabalik dago 2019-2020 ikasturtean Gorbeialdeko BERTSO-ESKOLETAN izena emateko epea. Bertso-eskola ez da bertsotan ikasteko gunea soilik, baditu beste funtzio batzuk ere: