1200-1557243456-Domingo Sautu kalea (recortada).jpg

ZUIAKO UDALAK 1.443.811 €KO SUPERABITAREKIN ITXI DU 2018 URTEA

Irudian, Domingo de Sautu kalea erabat berrituta, barrutik eta kanpotik. Emaitza egindako kudeaketa onaren ondorioa eta politika eraginkorraren fruitua daGainera, ‘oso ongi’ jarri diote zuiarrek udal kudeaketari, bailaran egindako inkesta baten araberaAzken osoko bilkuran, pasa den apirilaren 11n, Zuiako Udalak 2018 urteko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu zuen oso zifra positiboekin, bere egoera ekonomiko ona nabarmen hobetuz. Kitapenak emaitza positiboa, superabita, erakusten du; zehazki, 1.443.811 eurokoa. Kopuru hori diruzaintzako soberakinei - udal aurrezkiei- gehitu zaie, azken 8 urteetan ia hirukoiztu den kopurua, hain zuzen ere.Alkateak, Unai Gutierrez Urkizak, adierazi duenez, emaitza “egindako kudeaketa onaren ondorioa eta politika eraginkorraren fruitua da. Kontu publikoetako euro bakoitza zaindu dugu eta, aldi berean, proiektu eta inbertsio garrantzitsuak eraman ditugu aurrera; esate baterako, Pauldarren eraikina eta lurrak erostea, edota Domingo de Sautu kaleko lanak burutzea”. Gainera, udal finantzen egoera bikainak bidea emango du hainbat proiektu garrantzitsuri ekiteko, besteak beste, etxebizitza sozialak eraikitzea, Palatu Kiroldegiaren erreforma edo Zuiako Kultur Etxea abiaraztea.Zenbakiez gain, Zuiako herritarrek ere babestu dute azken urte hauetako udalaren kudeaketa. Duela gutxi, udalaren enkarguz, gobernu taldearen lanaz eta etorkizuneko erronkei buruz egindako inkesta baten arabera, zuiarren ustez, azken legealdietan udala lan ona egiten ari da. Eta jarri dion bataz besteko nota 'oso ongi' da.

1200-1557168395-Ayto Zuia visto desde plaza.jpg

ZUIA ETA VERGES-EN ARTEKO SENIDETZE AKORDIOAREN SINADURA

 Maiatzaren 9an, Kataluniako eta Arabako udalen arteko akordioa sinatuko daHitzordua Zuiako udaletxean, arratsaldeko 8:etan, izango da Aste batzuk luzatu diren prestaketak burutu ondoren, lan-taldeak Verges (Girona) eta Zuia (Araba) bisitatu ostean, eta batez ere proiektuan ilusio handia ipini eta gero, maiatzaren 9an, ostegunean, Kataluniako eta Arabako udalen arteko senidetze-akordioa sinatuko da Zuiako udaletxean. Ardura aipatutako udalerrien alkateei dagokie: Ignasi Sabater Poch-i eta Unai Gutierrez Urkizari, hain zuzen ere. Bi udalek senidetze-proposamena osoko bilkuretan onetsi zuten, martxoan Verges-en eta otsailean Zuian. Eta bientzako hau izango da beste herri batekin senidetze-erlazioa eratzen duteneko lehenengo aldia.Sinaduran Vergeseko gizarte eta erakundeetako ordezkapen bat egongo da. Arabarren aldetik, gonbidapena hurrengo talde hauei luzatu zaie: Zuiako kulturako, kiroletako eta gizarteko elkarteei, udalerriko 11 batzar administratiboen arduradunei, Gorbeialdeko Kuadrilako gainerako udalerrikoei, Gure Esku Dago tadeetako kideei, ANC-koei eta abar. Zuiako Udaleko alkatearen hitzetan “bi udalerrien arteko esperientziak eta jarduerak partekatzeko eta trukatzeko abiapuntu bat izango da, bai eta udalerrietako talde eta herritarren artean ere, guztion onerako eta onurarako”.Verges eta Zuia udalen arteko senidetzea ‘Gure Esku Zuia’ erabakitzearen aldeko mugimenduaren proposamena da. Kataluniako herriari babesa eta elkartasun osoa adierazi eta erakustea du helburu nagusia, “bizitzen ari den baldintza gogorretan, Espainiako botere politikoek eta judizialek hartu dituzten jardun larriaren ondoren, herritarren gehiengoaren borondatearen kontra, herriak bere gobernuaren era bozkatuz erabaki ahal zezala erreferenduma antolatzeko delituagatik”.Bere aldetik, hainbat arrazoietan oinarrituta hautatu da Verges udalerria. Nagusia, Kataluniako Motards Independèntistes elkartearekin dagoen harremana. Motorzaleek Zuia bisitatu dute hainbat alditan azken lau urteetan eta duela urte batzuk kide bat gure udalerrian bizi da. Bestalde, Verges eta Zuia artean antzekotasun garrantzitsuak dira: landa guneak dira biak, tamaina txikikoak (2.500 biztanle Zuian, 1.200 Vergesen) eta ondasun kultural eta sozial handia partekatzen dute. Gainera, Beheko Anpurdan kokatuta dagoen udal horretan jaio zen Lluis Llach kantautorea; Arabarekin edo, hobe esanda, Gasteizekin elkartasun handia duena, 1976ko martxoaren 3an tiroz hildako 5 langileei omenez bere kanta bat idatzi zenetik. Kantautoreak ezin izango du Zuiara hurbildu, baina mezu bat helaraziko digu.

1200-1553885486-azala eusk.jpg

ZUBIA ALDIZKARIA, KALEAN JADA!

 ZUBIA, udal aldizkariaren azken alea, kalean dago jada!!!Besteak beste, hurrengo gai hauekin:
#ZuiakoGauEskola_AEK
#M8koErakundeAdierazpena
#2019UrtekoAurrekontua
#UdalGaldeketarenEmaitzak
#DomingodeSautu22 eraikinaren erosketa
#OsasunZentroBerria_Azkenik!
Javier Ruiz de Larrinaga-ren elkarrizketa
#VirgendeOroIkastetxea-ren kolaborazioa
#LiburutegitikGomendioak
#ZubiagendaIrudietan:
- azaleko argazkia: Gorbeia Euskadi
- kontraportadakoa: Patxi GiraldoBide batez, eskerrik asko!Adizkaria osoa irakurri ahal duzu beheko pdf artxiboan.

1200-1553869350-IMG-20190329-WA0003(1).jpg

ZUIA ETA VERGES, SENIDETUTAKO HERRIAK!

 (Murgia, martxoaren 29a) _ Pasa den otsailean, Zuiako osoko bilkurak onetsi zuen Cataluniako Verges udalerriarekin senidetzea. Eta aste honetan, Gironan, Beheko Anpurdan kokatuta dagoen udalerri honek proposamena onartu du ofizialki. Bertara joan dira Inma Elorza Bergara zinegotzia eta Gure Esku Dago Zuia taldeko ordezkariak. Irudian, tokiko zinegotzi eta ordezkariekin.
#AjuntamentdeVerges #ZuiakoUdala 

1200-1553764824-201903280943_0001.jpg

GORBEIALDEKO KUADRILLAKO MUSIKA TOPAKETA

Apirilak 7, Izarran, 10:00etatik 14:00etara Gorbeialdeko Kuadrillako musika topaketa ospatuko dugu!Zatoz musikaz gozatzera!!

1200-1553511832-korrika-kulturala_Zuia_2019.jpg

Badator... KORRIKA KULTURALA!!

Apirilaren 10eko gauean (asteartetik asteazkenerako gauean), 03:20ak inguruan pasako da Korrika Zuiatik.Bitartean, KORRIKA KULTURALA martxan dago: martxoaren amaieran eta apirilaren hasieran, hainbat jarduera izango ditugu, Zuiako euskara lan taldeak antolatuta, Murgiako administrazio batzarraren eta Zuiako gaztetxearen laguntzarekin. Erantsitako irudian duzue egitarau osoa.Hasi motorrak berotzen!!

1200-1552411122-D_etxebizitza.jpg

DOMAIKIAN BIZI NAHI? Administrazio Batzarrak etxebizitza bat alokatzen du

 Erregimen orokorreko etxebizitza babestua, berri-berria, gizarte alokairuanDomaikiako Administrazio Batzarrak eraberritu du, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin, eta gizarte alokairuan jartzen du orain. Etxebizitzak 66 m2 ditu, bi logela, egongela, eta sukaldea eta bainugela hornituak, garajea eta lorategi txiki bat . Gainera, eraikin pasiboa da.Interesatuta egonez gero, eman izena Etxebiden, www.etxebide.euskadi.eus/, 2019ko apirilaren 15a baino lehen.Lehentasuna izango dute Zuian erroldatuek eta guraso bakarreko familiek.Pdf dokumentuan errentamenduan adjudikatzeko prozeduraren xehetasun guztiak dituzu.