1200-1551179858-kA.jpg

KLIMA-ALDAKETA PROTAGONISTA ZUIAN, TROKOLO TEATROAREN ESKUTIK

 Klima Aldaketa arazo larria eta erronka handia dela eta, Trokolo Teatro konpainiaren eskutik "Bertan kasu egin edo banoa" antzezlana ikusteko aukera izango dugu Zuian.
Emanaldia #AsteKlima, martxoaren 1etik 10rrera Euskadin egingo den Klima Aldaketa Astearen barruan izango da.Gaztelaniaz · Publiko guztietarako · Sarrera libre 

1200-1550659357-bus 2.jpg

BILBORAKO AUTOBUS BERRIA MURGIATIK

 2019ko martxoaren lehenetik (ostiralez) 'La Unión' enpresak beste autobus bat jarriko du Gasteiztik Bilbora (Termibus). Goizeko 6:45ean abiatu eta Murgiatik 7:00etan igaroko da, gutxi gorabehera.Autobusa Domingo de Sautu kaleko geralekuan (udaletxearen ondoan) eta Ametzagan (Bilborako markesinan) geldituko da.Informazio gehiagorako:Bilbo: 94 427 11 11Gasteiz: 945 26 46 26bonos@autobuseslaunion.com 

1200-1549880631-Plaza Bea Murgia_ pérgola madera.jpg

ZUIAK AURREKONTUA ONARTU DU 2019. URTERAKO

 Aurreikusitako gastua 3,3 milioitatik gorakoa da. EHBilduk, gobernuan ari den taldeak, eta ZBG...

1548164671-GORBEI~1.JPG

GORBEIALDEKO IRAKURLE KLUB FEMINISTAK

Feminismoaren kolorea bioleta da, eta ordu bioleta, berriz,  iluntzearen ordua. Ordu horretan,...

1200-1546429823-Berdintasun ipuin kontalaria.jpg

BERDINTASUN IPUIN KONTALARIA "ROL JOKOA"

Ipuin kontaketa honekin portaerak aldakorrak direla jakinarazi nahi dugu. Aldi berean, etxeko harrematenan oinarrituta dagoen arren, gizarte honek ematen dituen aukera guztiak denontzat direla ikustea nahi dugu

1200-1545841098-bus.jpg

MURGIA ETA GASTEIZEN ARTEKO AUTOBUS ZERBITZU GEHIAGO

 Murgia, abenduaren 26a _ Gaurtik aurrera, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak hobetu egingo ditu Gorbeialdea eta Aiaraldea Gasteizekin lotzen dituen foru garraioko 14 eta 15 lineen ibilbideak, ordutegiak eta maiztasunak. Helburua da zerbitzuen eskaintza egokitzea, ikasleek eta langileek aiseago erabil ditzaten.Hortaz, 14 linean (Gasteiz/Murgia/Izarra) beste bi zerbitzu egongo dira ikasturtean zehar; Gasteiztik 11:15ean eta 13:00etan abiatuko dira autobusak, eta, Izarratik, 11:55ean eta 13:40an. Ikasturtetik kanpo ere izango dira zerbitzu horiek, eta Gasteiztik Izarrarako 09:05eko zerbitzuari eta Izarratik Gasteizerako 09:45eko zerbitzuari eutsiko zaie, orain arte ikasturtean bakarrik eskaini izan baitira.Linea horretan, batez ere ordu tarte batzuetan, asko handitu da eskaria, eta hori betetzeko gehitu dira zerbitzuak. Zerbitzu gehitze horrek, halaber, aldaketa txikiak eragingo ditu goizeko eta eguerdiko sei bidaiaren ordutegietan.Info gehiago daukazu pdf artxiboan:

1544882290-auzo konpostaje MURGIA.JPG

KONPOSTAJEAREKIN BAT EGIN!

Bigilianoko auzo konpostajearen gunea (Murgian).