1200-1530869126-BBG-cartel-municipios (1).jpg

JAIETAN ERE, BELDUR BARIK JARRERA

Urtero bezala  “Jaietan ere Beldur Barik jarrera/ En fiestas también actitud Beldur Barik” kanpaina jarri da martxan Euskadi osoan zehar Emakunde, Aldundien eta EUDELen laguntzarekin, jai inguruetan edozein motatako eraso sexisten kontra lan egiteko, eta zuzenduta emakumeak ez garela ausartak izan nahi ideiari, askeak baizik.Esparru hau lantzearen beharra Gorbeialdeko berdintasun Foroan azaldu zen, non mugimendu feministaren ordezkariak, elkarteak, emakumeak modu pertsonalean eta berdintasun zerbitzua biltzen dira, berdintasun politikak planifikatzeko.Udan zehar, ekintza desberdinak planifikatu dira Gorbeialderako eta Zuiarako. Jakinaren gainean izango zaituztegu!Informazioa gehiago: http://beldurbarik.org/eu/beldur-barik-jaiak-2017 

1200-1530529303-piscinas.png

KIROL INSTALAZIOETAN JARRERA ARDURATSUAK SUSTATZEKO KANPAINA

 KIROL INSTALAZIOETAN JARRERA ARDURATSUAK SUSTATZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN ZUIAKO UDALAK

1200-1530087265-kartela_ZE30_2018.jpg

Ekainak 30: ZUIA EUSKARAZ EGUNA

Larunbat honetan (ekainaren 30ean)n izango da aurtengo ZUIA EUSKARAZ itxiko duen egun handia.Egun osoko egitaraua izango dugu, denon gozagarri. Hala ere, 11:30etatik aurrera Bea Murgia plazan egingo dugun EUSKARA, ZUIAKO PLAZARA ekitaldia izango da egunaren erdigunea. Bertan, besteak beste, udazkenean etorriko den Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena egingo dugu.Talde antolatzaileak, ohar hau ere luzatu nahi dizue: etor zaitezte okasioak eskatzen duen bezala jantzita. Hau da, elegante! ;D
 

1200-1528454354-IMG-20180608-WA0013.jpg

GENERO ETA KIROLA: ESKOLA KIROLA BERDINTASUNAZ BLAI

 Kanpainaren Spota: https://vimeo.com/alavanet/review/274072534/6fa8431634

1200-1528362662-Gorbeialdea-1.jpg

EUSKARALDIA: gure webgunean jaso dezakezu Gorbeialdean egiten ari garenaren berri

2018aren amaieran olatu eder bat dator. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, hamaika egunez, euskaldunak aktibatzeko ekimen erraldoi bat ari dira antolatzen Euskal Herri osoko euskaltzaleak, Euskara Elkarteen Topagunearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Eta, Zuian ere, Gorbeialdeko gainerako udalerriekin batera, olatu hori hartzera goaz. Guzti horren berri izan nahi baduzu, estreinatu berri dugun webgunera jotzea besterik ez duzu:http://gorbeialdea.euskaraldia.eus/

1200-1527751591-berdinsarea.jpg

ZUIAKO UDALA BERDINSAREAN

EUDEL, Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeak jakinarazi digu Berdinsareko, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Kontrako Euskadiko Udalen Sarea, Zuiako Udala sareko kidea dela, eskubide osoko kide giza. Hau, Zuian hainbat urtez berdintasunaren alde egindako lanaren aitorpen zuzena.Berdinsareari buruzko informazioa guztia:http://www.eudel.eus/destacados/berdinsarea/?lang=eu

1200-1527246972-txikia_kartela_ZE_2018.jpg

Badator 2018ko ZUIA EUSKARAZ

Ekainarekin batera iristen da gurera Zuia Euskaraz. Helburua, argia: udalerriko eragileekin elkarlanean, euskarak gero eta esparru  gehiago irabaztea. 

1200-1526969549-kartela_Zuia_EAB_180524.jpg

EUSKARALDIA Zuian: hastera goaz!!

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskal Herri osoan, euskararen erabilera helburu duen ariketa sozial erraldoia egingo da: EUSKARALDIA. 

1200-1525426514-kartela_munduabizikletaz_Zuia_2018.jpg

MUNDUA BIZIKLETAZ: Urtebeteko bizikleta-bidaia Hego Amerikan

Koldo Zubizarretak eta Ainhoa Perez de Nanclaresek Gasteizko bikote bidaiari amorratua osatzen dute. Munduan zehar bizikletan hainbat bidaia egin dituzte, eta azkenekoa kontatzera etorriko zaizkigu Murgiara, datorren astean: Hego Amerikan zehar egindako urtebeteko bidaia ederra.EGUNA: maiatzak 10, ostegunaORDUA: 20:00LEKUA: udaletxeko 1. solairuko aretoa 

1200-1524566413-ZUBIA erdi azala .jpg

UDABERRIKO 'ZUBIA' ALDIZKARIA, KALEAN JADA!

 Zuiako udalak argitaratzen duen aldizkariaren azken alea, apirilaren hasieratik kalean dago. Edo, hobe esanda, zuiar guztien etxeetan.Udaberriko alean irakurri ahalko dituzu, besteak beste, hurrengo informazioak:- Zuiako Udala Berdinsarean sartuko da- Martxoak 8a eta Gorbeialdeko Mugimendu Feminista- Gure Esku Dago_ZUBIA Elkarteari elkarrizketa- 2018ko udal aurrekontua onartuta- Gorka Iriondo, udaleko zinegotzi eta zuiar guztien lagun, oroimenez- Hondakin Organikoak Jasotzeko plana, martxan.Eta hitz egin dugu Zuiako bi musiko gazteekin: Daniel Apodaka Ibarreche ‘Jóvenes Compositores’ sariaren irabazlearekin, eta Murgiako Iñaki Canton Uriondo lutierrarekin.  Aldizkari osorik irakurtzeko: 

1200-1523003803-Taller liderazgo Zuia.jpg

Emakumeentzako lidergo tailerra

Factoria Lilak burututako tailer honen helburua emakumeen gaitasun pertsonalak eta taldekoak garatzea da, inposizio formak desmuntatu eta desberdintasuna bermatzen jarraitzen duten mekanismoak identifikatzen erraztea.Bi saiotako tailerra:+ Maiatzak 4 eta 11 (ostirala) 18:30-20:30Plaza mugatuak!Izena emateko azken eguna apirilak 27 izango daEmakumeei zuzendua*Garraioa edo haurtzaindegia behar baduzu, behintzat 3 egun lehenago eskatu behar duzu.