1200-1599813242-Etxeko konpostajea.jpg

ETXEKO KONPOSTAJEA. Apuntatuko zara?

 Zuiako Udalak formakuntza eta materialak doan eskaintzen dizkizuZuiako Udalak lanean jarraitzen du hondakinen kudeaketa-eredu arduratsu eta jasangarria sustatzeko. Jatorri organikoei dagokionez, eredu deszentralizatu baten alde egiten dugu, KONPOSTAJEA sustatuz.Zuian urteak daramatzagu konpostaje komunitarioan lanean, Murgiako Bigiliano eta San Martin kaleetako proiektuekin. Eta etxeko konpostajean ere bai; orain kanpaina berri bat jarri dugu martxan, etxean konpostatzera animatzeko. Interesa baduzu, ETXEAN KONPOSTATZEKO MATERIALAK doan eska ditzakezu (banakako konpostagailua + aireztagailua + kubo txikia). Eta urriaren 1ean, osteguna, udaletxearen 1. solairuan eskainiko dugun prestakuntzan parte hartu.Informazio gehiago edota materialak nahi izanez gero , idatzi hurrengo emailera: ingurumena@gorbeialdea.eusAnima zaitez eta bihurtu zure hondakin organikoak ongarri natural! Zugatik. Zuiagatik.

1200-1599643123-kartela.jpg

ERAKUSKETA - Aztarna uzten duten emakume afrikarrak

Irailaren 7tik 21era. Zuiako Liburutegian.

1200-1599644162-202009091128_0001.jpg

CINEFORUM - AYANDA

Irailak 13, 18:00etan Zuiako Udaletxean.Plaza-kopuru mugatuakInformazio gehiago 945288031

1200-1599474649-1200-1599068574-Screenshot_2020-09-02 Niños-pintando-manos - TVMaule.jpg

Zaintza udal zerbitzua: IZEN-EMATEA ZABALIK

 2020-2021 #Ikasturtea 2020-2021 ikasturterako zaintza zerbitzuan interesa duten gurasoek eska dezakete jada udal bulegoetan.Laster jakinaraziko dugu zein egunetan hasiko den eta zer neurri hartu ditugun segurtasunez eskaini ahal izateko.

1200-1599117427-MEREZI DU IRUDIA.png

Abian da 2020-2021ean EUSKARA ESKOLETAN izena emateko matrikulazio-kanpaina

Ikasturte berrirako (2020-2021) matrikulazio kanpaina abian da.  Irailean zehar, ikasturte berriko taldeak osatzeko deialdiak egingo ditugu, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu. Ikasturteari urrian emango diogu hasiera eta eskolez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun, berbalagun taldeak, kultura-emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako.

1200-1599068574-Screenshot_2020-09-02 Niños-pintando-manos - TVMaule.jpg

2020-2021 ikasturtea: ZAINTZA UDAL ZERBITZUA

 Murgia, 2020ko irailaren 2aDatorren ikasturtean zaintzako udal-zerbitzua* martxan jarri ahal izateko, agintari eskudunen oniritziaren zain gaude, eta baita zerbitzua segurtasunez eskaini ahal izateko hartu beharreko neurrien berri eman diezaguten. Bere erantzuna jaso arte, ezingo dugu iragarri martxan jarriko dela.(*: Zaintza Zuiako Udalak eskaintzen duen zerbitzu bat da, behar duten gurasoek seme-alabak eskolan utzi ahal izan ditzaten eskolak hasi aurretik).

1200-1599065114-Bandoa_ iraila (2).jpg

ENPLEGU PLANA: bi pertsona kontratatuko ditu udalak

#COVID19  #EnpleguPlana  #LanbideZuiako Udalak bi pertsona kontratatuko ditu, bat jardunaldi osoan eta bost hilabeteko epean, eta bestea %65ko jardunaldian eta 3 hilabeteko epean, eremu eta lorategi publikoen zein altzarien egokitze eta mantentze lanak egiteko, eta baita estolda-zuloak garbitu eta askotariko mantentze lanak egiteko ere.Hautagaiek bete beharreko baldintzak, epeak eta informazio gehiago, argazkietan eta beheko pdf dokumentuan aurkituko dituzue. 

1200-1598876211-danielzapico.jpg

Kontzertua: DANIEL ZAPICO (Arabako Antzinako Musikaren Astea)

Arabako Antzinako Musika Astearen barruan, Daniel Zapico tiorba-jolearen emanaldia izango dugu, irai...

1200-1598609344-Korterraza Súper Selección 2020 Oro_septiembre_web.jpg

KORTERRAZA 2020 (Data aldaketa: IRAILAK 5)

FILM LABUR JAIALDIAIrailak 5, 21:15ean, Oroko Zelaietan, urteko 10 film labur onenak.Anima zaitez! 

1200-1598555814-Plaza-kopuru mugatuak PLAZAS LIMITADAS Izena emateko_ para apuntarse cristinakultura@gorbeialdea.eus.jpg

MAGIALDIARABA 2020

Plaza-kopuru mugatuak, interesatuta bazaude idatzi helbide honetara: cristinakultura@gorbeialdea.eus

1200-1597682692-ambulatorio viejo.jpg

Zuiako Udalak erantzukizuna eta pazientzia eskatzen du

 Zuiako Udaletik, Osasun Zentroarekin lankidetzan, udalerriko herritar guztiei eskatzen dizuegu ERANTZUKIZUNA eta PAZIENTZIA.

1200-1596734138-Ureztatzea debekatuta.jpg

Ureztatzea debekatuta udalerri osoan

Jasaten ari garen euri-eskasiaren ondorioz, udalerri osoan ureztatzea debekaturik dago. Izan ere, Zuiako Udalak eskatzen du etxeko uraren erabilera arduratsua egitea.Infomazio guztia, goiko argazkian eta pdf dokumentuan ikus dezakezun udal bandoan.

1200-1596532089-hojainscripción MUSIKA ESKOLA 2020-2021_page-0001.jpg

MUSIKA ESKOLA Izena emateko epea

IZENA EMATEKO EPEAAbuztuaren 4tik irailaren 4ra, FITXA

1200-1595871895-azken mix.jpg

Zuiako diru-laguntzak COVID 19-k kaltetutako familia, merkatari eta autonomoentzat

 #COVID19 Behin Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Zuiako Udalaren diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da 430.000 € dira guztira, COVID 19-k kaltetutako familia, merkatari eta autonomoentzatJoan den hilean iragarri genuen bezala, Zuiako Udalak COVID 19k lan-arloan kaltetutako familiei, langile autonomoei eta udalerriko merkataritzari laguntzeko hainbat neurri onartu ditu. Besteak beste, aipatutako taldeei zuzendutako diru-laguntzak.430.000 eurokoak guztira dira, pandemiak eragindako krisi sozial, sanitario eta ekonomikoa gainditzen laguntzeko.Subentzioak argitaratu dira jada Arabako Aldizkari Ofizialean eta hasi da eskatzeko epea.Informazio osoa daukazu www.zuia.eus udal webgune honetan (ZURE ZERBITZUAN sailean, DIRU-LAGUNTZAK atalean). Eta hurrengo estekan: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2020/082/2020_082_02010_E.pdf

1200-1595497707-Ayto desde zona juegos edit txiki.jpg

Udalak gaitzesten du Parketxean gertatu den sexu-erasoa

 Murgia, 2020ko uztailaren 23aPasa den igandean Sarriako Parketxean gertatutako sexu-erasoa dela eta, Zuiako Udaletik adierazi nahi dugu irmotasunez gaitzesten dugula eta erabat aurka gaudela. Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun zerbitzuak bildutako datuen arabera, 61 urteko gizon bat atxilotu dute bere bikotekide ohiari sexualki erasotzeagatik. Biak Gasteizkoak dira eta gizonak bikote-oiharengandik urruntzeko agindua dauka.

Zuiako Udalak ez du inolako indarkeria matxistarik onartzen. Horregatik, gure gaitzespen osoa adierazten diogu edozein motatako jokabide matxistari. Bide batez, elkartasuna adierazi nahi diogu indarkeria-egoera horri aurre egiten dion emakumeari, bai eta antzeko egoeretan diren beste guztiei ere.