Nekane Murga kontseilariak udalekuak bertan behera utziko dituela iragarri zuen, Covid-19ren positiboen gorakadaren ondorioz.
Horregatik jakinarazten dizuegu Zuian programatutakoak bertan behera utzi behar ditugula 22 asteazken honetarako, eta lehenbailehen itzuliko dugula horien zenbatekoa.
Zuiako Udala
Ekainaren 27an izan zen ZUIA EUSKARAZ eguna. Egoerak hala aginduta, jendea bildu baino, jendearengana gerturatzea erabaki zuen antolakuntzaz arduratzen den Zuiako euskara lan taldeak. Argazki-bilduma honetan ikus dezakezue egunak eman zuena.
Ekainean zehar, fin-fin aritu dira zuiarrak galderak erantzun eta ariketak egiten. Eta guzti horien artean... IÑAKI GONZALEZ VICARIO izan da puntu gehien jaso dituena. Berak jasoko du, beraz, sari nagusia. Zorionak!!
Murgia, 2020ko uztailak 10Datorren asteazkenean, uztailaren 15ean, Zuiako udal igerilekuak eta tenis kantxak irekiko dira; hau da, Palatu kiroldegiko kanpoko instalazioak. Barrukoek, aldiz, itxita jarraituko dute. COVID 19 izurriteak behartuta eta erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko asmoz, edukiera kontrolatuko dugu eta prebentzentzio-neurri batzuk jarriko ditugu martxan. Hauek guztiak beheko pdf 'kontingentzia plana' dokumentuak biltzen ditu. Igerilekuak erabili behar badituzu, irakurri eta errespetatu mesedez. Funtzionamenduari dagokionez, besteak beste, honako arau hauek aurreikusten dira:
Murgia, 2020ko uztailaren 7aZuiako Udalak, beste behin ere, salatu du Hezkuntza Sailak behin eta berriz egindako iruzurra eta gutxiespena, Pauldarren eraikina eraberritzearren proiektuari dagokionez. Udalak 2016an erosi zuen eraikina, ahalegin ekonomiko handia eginda eta Cristina Uriarte sailburuak zuzentzen duen sailak eraikina erreformatzeko konpromisoa lortuta, bide luze eta nekagarri bat pasa ondoren. Lau urte geroago, Hezkuntzak ez du ezta erreforma proiektuaren erredakzioa ere esleitu, eta "2015ean gertatutakoa berriro bizitzen ari gara: hauteskunde kanpainan gaude eta dena emaitzen mende utzi dute", salatu du Unai Gutierrez Urkiza alkateak. "2020ko 7 hilabete hauetan – jarraitzen du – ez diete helarazitako informazio-eskaerei erantzun ere egin. Irakurketa argia da: Hezkuntza saila zuzentzen dutenek gezurra esaten digute, engainatu egiten gaituzte eta mespretxatu. Gobernariek landa-eremuaren alde esandako hitzak entzuten ohituta gaude, baina gero ez dute bat bera ere betetzen. Nahita, ez diete herriei zerbitzu publikorik eta azpiegiturarik eman nahi, despopulatzea saihesteko".Horri guztiari gehitu behar zaizkio Eusko Jaurlaritzak zerbitzu publikoetan egin nahi dituen murrizketak; zehazki, Haur eta Lehen Hezkuntzako 'Oroko Ama Birjina' ikastetxean egin nahi dituztenak. Datorren ikasturteari begira, matrikulak %20 jaitsi dira, eta irakasleak % 50 murriztuko dira. Eskola Kontseiluak bere gaitzespena adierazi du eta ohartarazi du neurri horrekin "ez dela bermatzen biztanleriak landa-ingurune bizilekutzat aukeratzea. Lehen aldiz, adin desberdinetako ikasleek tutoretza partekatu beharko dute".Zuiako Udalak hezkuntza-komunitatearen ekimen eta eskaera guztiak babestu ditu. "Ez da onargarria COVID19ren krisiak eragindako aparteko egoeraren aurrean, gure ikasleek ikasteko dituzten zailtasunen aurrean eta irakasleen aparteko ahaleginaren aurrean, Hezkuntzaren erantzuna murrizketak izatea", amaitu du alkateak. Oharra: Beheko pdf dokumentuan ikus ditzakezu 'Oroko Ama Birjina' ikastetxeko Eskola Konseiluak Hezkuntza Sailera bidalitako kexak.
Murgia, 2020ko uztailak 3COVID19 izurriteak eragindako osasun-krisiak Zuiako udal-igerilekuen irekiera atzeratzera behartu gaitu. Enpresa esleipendunarekin aste batzuetan lan egin ondoren, edukiera kontrolatzeko eta prebentzio-neurriak abian jartzeko sistema bat prestatu dugu, erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko.Datozen egunetan xehetasun gehiago eta kontingentzia plana eskainiko dizkizuegu. Oraingoz, honako informazio hau aurreratu ahal dizuegu:
Zuiako Udaleko hainbat arloetako DIRU-LAGUNTZAK - 2020
Udaberrian izan behar zen barnetegia egoera berrira egokitu, eta irail hasierarako antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gorbeialdeko kuadrillak egitasmo berri hau. 2020ko Irailaren 2tik 4ra egingo da GORBEIALDEKO BERTSOABENTURA, Legution, Aramaion eta Murgian, goizez. Herri ezberdinetako umeek, eskualdea eta ingurunea ezagutu, bertako bertsolarien bisita jaso eta hitzarekin jolasteko aukera paregabea izango dute.
#COVID19 #NormaltasunBerriaBaliteke #COVID19rekin hilabeteetan edo urteetan bizi behar izatea. Ez dezagun uka baina ez gaitezen izu. Ez dezagun bizitza alferrik gal. Ikas dezagun birusarekin bizitzen.Zuiako Udaletik eskaintzen dizkizuegu hurrengo aholku errazak, zentzuz beteak eta COVID 19ri buruzko egungo ezagutza zientifikoak bermatuak:
Zuiako Udala, hartu beharreko neurriak hartuta, udalerriko hainbat zerbitzu eta instalazioren berrirekiera aztertzen ari da: eguneko arretarako landa-zentroa, kiroldegia, igerilekuak, udalekuak antolatzeko aukera...Horri buruzko informazioa berri honekin batera argitaratutako dokumentuan ikus dezakezu.
Ezin dugu herritarrik bildu, beraz, herritarrengana joango gara aurten. Ekainaren 27an, larunbata, goizeko 10:30ean hasita, Zuiako herrietan zehar irudian ikusgai duzuen ibilbidea egitea proposatzen dizuegu.
· Zuiako Udalak 2.000 €ra arteko laguntza zuzenak eta interesik gabeko maileguak enpresentzat, eta 1.000 €ra arte ABEEEak edo kaleratzeak jasan dituzten familientzat ezarri ditu· "Egoera ekonomiko ona dugu udalean, kudeaketa eraginkorraren ondorioz. Gure herritarrei laguntzeko unea da orain”, adierazi du alkateak
Garai berezi bat bizitzea tokatu zaigu. Eta ZUIA EUSKARAZ ekimenean ere ikusiko ditugu horren ondorioak: aurtengo ekitaldia berezia izango da. Hori hala dela jakinik, saia gaitezen, berezi izateaz gain, dibertigarri eta erakargarri ere egiten!
I.ARGAZKI LEHIAKETA (Udaberria Zuian) PILAR LOBERA "Vestida de primavera" - 150€ko txartela (PELUQUERIA ROSBEL) ARGAZKIA IKUSILEIRE PALACIO "Bitxilorea"- 150€ko txartela (PELUQUERIA MARI ITURBE) ARGAZKIA IKUSIMAITANE LEKUE "Udaberriko ur tanta"- 150€ko txartela (SALON DE BELLEZA MAITAGARRI) ARGAZKIA IKUSIJORDI JUAN "Margaritas en Zuia"- 150€ko txartela (GAIA TERAPIAS NATURALES) ARGAZKI IKUSI
ArabaBUS, ordutegi berriak ekainaren 1etik aurrera!Linea 15 Gasteiz / Laudio Ordutegiak:
- irailetik ekainera
- eta udako hilabetekoak (uztaila eta abuztua)Xehetasun guztiak argazkietan eta beheko pdf dokumentuan.
ArabaBUS, ordutegi berriak ekainaren 1etik aurrera‼️
Linea 14 Gasteiz / IzarraXehetasun guztiak argazkietan eta beheko pdf dokumentuan.
Indarrak batzeko, Zuiako Udalak argazki lehiaketa antolatu du.Hamabost egunean behin gai ezberdin bat proposatuko da eta 4 argazki sarituko dira, udalerriko establezimenduetan gastatzeko txartelekin.Animatu eta parte hartu!