1200-1540191792-2018-10-28 abtx19 5 kanporaketa murgia.jpg

Arabako Bertsolari Txapelketak Murgiara egingo du bisita

2019an jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren hurrengo edizioa. Orain, txapelketa horretan kantatzeko txartel bila dabiltza bertsolariak, sailkapen-fasean murgilduta. Igande honetan (urriak 28) jokatuko da Murgian, udaletxeko aretoan, sailkapen-faseko 5. saioa.

1200-1539899820-z bis.jpg

Udalak gaitzesten du Elena Loyo gure herritarrak jasan duen eraso matxista

Gure udalerrian gertatu berri den eraso matxista dela eta, Zuiako Udalak gaur, urriaren 18an, egindako Udalbatzarrean erasoa irmotasunez gaitzesten duen adierazpen instituzionala onartu du. Horrez gain, Elena Loyo gure auzokideari eta haren inguruari laguntza osoa eskaini dio eta bere esku jarri ditu behar dituen baliabideak.Adierazpen osoa irakur dezakezu hurrengo dokumentuan:

1200-1539705968-Ayto Zuia visto desde plaza.jpg

Euskal Jaurlaritzako Hezkuntza sailak hitza ez betetzea salatu du udalak

 Duela 2 urte udalak Murgiako 'Pauldarren' eraikina eta lursailak erosi zituen 1.650.000 € ordainduta, zentroan bertan Zuiako heziketa-eskaintza publiko osoa batzeko asmozOperazioa aurrera eraman zuen udalak, eraikinaren egokitze-lanak finantzatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren konpromisoa lortu ondoren, baina momentuz ez du ezer egin  

1200-1538996285-izen-emate-finkoa_Euskaraldia_2018.jpg

Euskaraldian izena eman nahi duzu? UDALETXEAN eta LIBURUTEGIAN duzu aukera

Internet bidez izena emateko aukera badago ere, Gorbeialdean hainbat lekutan eman dezakezu izena. Zuian, adibidez, udaletxean eta liburutegian. Zer izango zara, ahobizi ala belarriprest?

1200-1537524973-Euskaraldia_content.jpeg

Euskaraldian IZENA EMATEKO epea ireki da

Atzo, irailaren 20an, ireki zen Euskaraldian parte-hartzeko izen ematea. Iruñeako Zentral are...

1200-1538987705-Irakurle kluba .jpg

GORBEIALDEKO IRAKURLE KLUB FEMINISTAK EUSKARAZ

Literatura onaz gozatuko dugu, eta, bide batez, begirada zabaldu, feminismoen historia ezagutu eta literatur tertulia atsegina partekatuko dugu. Izan ere, ahalduntzeko pentsamendua eta inspirazioa pizten dizkigute nobelek, saiakerek eta iritzi- artikuluek, literatura arloko koordinatzaile adituek gidatuta.Gure irakurketak partekatzeko elkartuko gara hilabetean behin, eta, gainera, txandaka egingo dugu; hau da, herri batean hasiko gara, baina beste herri batera joango gara hurrengo hilabetean, izena eman duten emakumeen arabera. Elkarrengana gehiago hurbiltzeko eta elkar hobeto ezagutzeko modua ere bada.Lehen saioa urriaren 15an izango da, 18:00etan, Aramaioko kultur etxean. Eta hurrengo saioak hileko 3. ostegunetan Kuadrillako hainbat udaletan txandaka, izena ematen duten emakumeak nongoak diren arabera. Gaztelerazko, azaroan hastea aurreikusteen da.Izen-ematea irekita plazak bete arte!

1200-1537441054-kartela.png

Zuiako gau eskola-AEK euskaltegiaren MATRIKULAZIO-EPEA ZABALIK

Gasteizeraino joan gabe, euskara ikasteko asmotan zabiltza? Murgian bertan duzu aukera.

1200-1536914110-Sare sozialei buruzko tailerra Taller sobre redes sociales.jpg

SARE SOZIALEI BURUZKO TAILERRA

Erakutsi zure beldur barik jarrera ere sare sozialetan!Beldur barik jarrera, kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten duen jarrera da. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrera.

1200-1536827004-computer-1185626_960_720.jpg

GORBEIALDEKO KUADRILLAKO EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN PLANA

 Irailean zehar, Berdintasun Zerbitzuak hasiera eman dio Gorbeialdean dauden tokiko 4 berdintasun Planen ebaluazioei (Aramaio, Legutio, Zigoitia eta Zuia), eta, horrekin batera, Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana egiteari, Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundeari esker, Red Kuorum-en laguntza teknikoarekin batera.Plan berri honi esker, Arratzua-Ubarrundiako eta Urkabustaizko udalek berdintasun Plana izango dute, orain arte ez zuten eta.Plan honen helburua  planifikazioa bateratzea da, azken urteotan sortutako baliabide berriak batuz, eta hurrengo lau urteetarako 6 udalen jarduera bateratua bideratzea, ikuspegi estrategiko batetik Kuadrillako eta ALHko errealitate berriari erantzuna emanez.Horrekin lotuta, prozesu parte-hartzaile bat gauzatu nahi dugu, bertan erabakitzeko gizarteak eta Gorbeialdeko emakumeok zer nahi dugun, nola nahi dugun eta berdintasun errealaren bidean zein aukera eta oztopo ikusten ditugun, eta nola jardun dezakegun batzuekin eta besteekin.Zentzu horretan, parte-hartzera animatu nahi zaituztegu, Berdintasun Plan berri hau zuena, gurea eta guztiona izan dadin. Oso erraza da eta 5 minututan bukatuko duzu, Kuadrillan eta udalerrietan orain arte egindako berdintasun lanari buruz zure iritzia jasotzeko:https://goo.gl/forms/227aR26ckL1ZXGC72

1200-1536748295-campus sin precio OK.jpg

Badator LARRINAGA ZX KANPUSA

 Datorren asteburuan, Sarriako aterpean, 28 neska-mutilekinBesteak beste, Zuiako Udalak bultzatutako ekimena daMurgia, 2018ko irailaren 12a_ Datorren asteburuan, irailaren 14tik 16ra, gazteentzako Larrinaga ZK I Kanpusa egingo da Zuian. Espainiako Txapelketa 5 aldiz irabazi duen txapeldunak, Javier Ruiz de Larrinagak, gidatutako ekimena da hau, hain zuzen ere. Proiektuak, besteak beste, Zuiako Udalaren babesarekin kontatzen du, gure udalerrian kirol minoritarioen alde eta gazteei zuzendutako ekintzen alde bultzatzen dugun politikaren barruan.Hori dela eta, hiru egunez, Sarriako Iñaki Goikuria Aterpean bildutako 28 gaztek ziklo krosseko teknika ikasiko dute Ametzagako txapeldunaren eta txirrindularitzako beste aditu batzuen eskutik. Eta, jakina!, gozatu ere egingo dute, beraiek eskinitako tailer, jolas eta eskola praktikoekin. 

1200-1536146679-diptiko 2.jpg

PALATU POLIKIROLDEGIA_ ikasturte berria

 2018-2019 kirol ekintzen programazio berria martxan dago jada. Aurten, gainera, eskaintza zabal batekin, adin eta gustu ezberdinetako pertsona guztiei zuzenduta.Klaseak urriaren 1ean hasiko dira. Adi egon, beraz, izen emate prozedura, zozketa eta ordainketa epeei. Data garrantzitsuenak hurrengo hauek dira:- AURREKO IZEN EMATEAK: irailaren 1etik 12ra arte (biak barne)- ZOZKETA : irailaren 13an, arratsaldeko 15:00etan- IZEN-EMATEK ORDAINTZEA: irailaren 14tik 20ra arte (biak barne)- HUTSIK GERATUTAKO IZEN-EMATEAK: irailaren 21etik aurreraHurrengo pdf dokumentuetan xehetasun guztiak aurkituko dituzu (informazioa + izen-emate orria). Eta baita Palatu Polikiroldegian ere. 

1200-1536145618-MUSICA ANTIGUA - MURGIA.jpg

XXXVI. Arabako Aintzinako Musika Astea

IRAILAK 8, 19:30  Done Mikel Elizan  

1200-1531395234-k 2.jpg

GARBIGUNE MUGIKORRAren EGUTEGIA (2018ko uztailatik abendura)

 Garbigune Mugikorra edo Puntu Berdea etxeetan, eta denda eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua da. Hondakin hauen ezaugarriak direla eta, ezin dira bota hiri-hondakinak jasotzeko ohizko edukiontzietan.Zerbitzu honek zenbait edukiontzirekin bi kamioi ditu eta herrigune guztietan (guztira 342 herri) ematen da, aldez aurretik iragarritako egutegi baten arabera (Gasteizko udalerrian eta dagoeneko garbigunea duten herrietan izan ezik). Beraz, Zuiako herriak zerbitzu honen barne daude. Noiz egoten da Puntu Berde Mugikorra nire herrian?Kontsultatu "Ordutegia herrika" behean dagoen EGUTEGIA_GORBEIALDEA pdf dokumentuan. Nork erabil dezake?- Etxebizitzak- Denda eta zerbitzu txikiak- Ostalaritza- Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak- Enpresa txikiak. Hauek, beren ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen EZ diren hondakinak bakarrik utz ditzakete; izan ere, prozesu horren ondoriozkoak baimendutako kudeatzaileen bitartez kudeatu behar dituzte, ingurumen arloko araudia betez. Adib.: Autoen tailer batek bonbillak utzi ahal izango ditu; pneumatikoak, ordea, ez. Era berean, elektrikari batek pneumatikoak utz ditzake baina bonbillak, aldiz, ez. Noiz erabili?Puntu Berde Mugikorraren iristea gutxienez 7 egun lehenago iragartzen da herriko kaleetan informazio-kartelak jartzen. Kartel hauetan irsiteko eguna eta ordua jartzen da, horrela, interesatuek nahiko astia dute beren hondakinak biltzeko.Zerbitzua asteazkenetik igandera bitartean (biak barne) ematen da, hainbat herritan izaten da egunero.Kamioia izaten da herriaren erdialdean, iragarki kartelaren ondoan, erabiltzaileek puntura eramaten dituzten hondakinak jasotzeko, informazio liburuxkak banatzeko, zalantzak argitzeko eta abarretarako. Biltzen diren HONDAKINAK• Tamaina ertain/txikiko hondakin berrerabilgarriak; beraz, BIGARREN BIZITZA proiektuan erabil ditzakete.• Aerosolak produktuarekin• Sukaldeko eta motor olioa * Bateriak (nikel-kadmio, berun, litio ioi…)• Bonbillak eta fluoreszenteak• Tonerrak eta hondakin informatikoak* Bideo zintak, kaseteak, CDak eta DVDak• Aerosol ontziak hutsik* Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak* Etxeko hondakin arriskutsuen ontziak (garbiketa-produktuak...)• Jostailuak• Pneumatikoak  (1,20m baino gutxiagoko diametroa)* Tamaina txikiko metal eta zurezko tresnak• Botoi-pilak, pila alkalinoak, eta grafito-pilak tamaina desberdinetakoak* Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak)* Iraungita dauden landare-osasunarentzako produktuak• Erradiografiak• Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak)• Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak,...)* Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak...)• Arropak, oinetakoak, oihalak…Onartzen den kantitate maximoa jakiteko Garbigune Mugikorrean hondakinen sarrerako protokoloa dokumentua kontsulta ezazu behera kargatzeko eremuan.Beste motatako hondakina alde batera utzi behar izanez gero, edo kantitatearen muga gaindituz gero, eskaera berezi bat aurkeztu behar da. Kargatzeko eremua kontsultatu. Biltzen EZ diren HONDAKINAK• Aurreko zerrendan ez dauden hondakinak• Enpresen ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen diren hondakinak* Hondakin erradioaktiboak* Hondakin biosanitarioak• Animalia hilak• Hondakin arriskutsuak gaizki dauden ontzietan• Hondakin leherkorrak• Bereizi gabeko hondakinak edo ezezagunak* Garbigune mugikorrean jasotzean, pertsonentzat,ingurmenarentzat edo herri- ondasunentzat arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak edo zerbitzu honen erakundeari arazo larriak eragiten dizkiotenak.Info gehiago Aldundiko webgunean aurki dezakezu: https://bit.ly/2KRc9aZ  

1200-1531137129-cartel-campus-larrinaga-septiembre-18.jpg

CX LARRINAGA CAMPUSA

 Javier Ruiz de Larrinaga txapeldun zuiarraren eskutik, eta besteak beste Zuiako Udalaren laguntzarekin, CX Larrinaga Campusa jaio da.Sarriako aterpean egingo da, iraileko bi asteburu jarraian: hilaren 14tik-16ra gazteentzat eta 21etik-23ra adin ezberdinetako zaleentzat. MMR-Spiuk taldeko Larrik, bere lankideek eta ziklo-kroseko beste aditu batzuek eskola teknikoak, tailerrak, jolasak eta hitzaldiak eskainiko dituzte.Izena emateko epea zabalik. Ez galdu aukera!!! Info gehiagorako:www.ruizdelarrinaga.comhttps://bit.ly/2Kt13aV