Zuiako haur eta gazteen gizarte- eta hezkuntza-errealitateari buruz Kokuk elkarteak egindako hurbilketaren ondorioak aurkeztuko dira.
Gaur da Euskararen Eguna! Bai, gaur ospatzen dugu Euskararen Eguna, Zuian ere! Ospatzekoa baita euskarak egin duen ibilbidea eta ekinaren ekinez gauzatu diren lorpenak. Baina badugu oraindik ere zer egin, erronka handia dugu ezagutzatik erabilerara benetako jauzia eman nahi badugu!Eta horretarako zure ahalegina ere ezinbestekoa da!
Gorbeialdeko Kuadrilak bultzatuta, datorren abenduaren 10a bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Nori zuzenduta: langabezian egon eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei bideratuta.
Gaur azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila (sakatu hemen irudia deskargatzeko).
“Ekofeminismoa, beste errealitate bat sortzeko beharrezkoa gakoak” izenpean bi ekintza antolatu dira Zuian azaroaren azaroaren 26an.
Zuiako liburutegian maileguan hartu eta entregatu behar diren liburuak honako buzoi honetan ere entregatu ahal izango dira aurrerantzean.
Tailerra bihar emango da, azaroak 24, arratsaldez, Giilernako txokoan.Edukiari dagokionez, praktikoa izango da eta fruta-arbolak landatu eta zaintzen ikasteko hainbat truko erakutsiko dira. Irakaslea Unai Aranguren izango da.
Azaroaren 24an egingo da Zuiako udaletxean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
LANBIDEK, langabezian dauden eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu. Eskualde honetan deialdia gauzatzeko Lanbideko erakunde laguntzailea Gorbeialdeko Kuadrilla da.
Ispirit taldearen "A swett inspiration" lana aurkeztuko dute datorren azaroaren 27an, San Miguel elizan.Gonbidapenak HEMEN
Datorren abenduaren 11n izango da emanaldia Palatu kiroldegian eta bertan hartuko dute parte Korrontzi taldeak, Bidabarri dantza taldeak eta baita Zuiako dantzariake ta Oinkari dantza taldeko kideak.
"Euskadi ante el reto de una nueva política penitenciaria" izeneko hitzaldia eskainiko da datorren azaroarek 17an.
Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena. Zer da, zehazki?haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun…) beraien arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.Bi jomuga nagusi ditu:Umeen erreferente eta gertuko diren helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea (umeei zuzentzerakoan baino, bereziki eta batez ere, helduak beraien artean hitz egiten dutenean).Umeen eredu diren helduen euskarazko portaerak bultzatuta, haurrek euskaraz hitz egitea normaltzat hartzea eta hizkuntza portaera hori barneratzea.Noiz eta non egingo da?Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean, eremu informaletan (parkeak, plazak, terrazak, etxea…) gauzatuko da ekimena. Parte hartu nahi dutenek erabakiko dute beren hizkuntza-praktikak non aldatu.Nola egingo da?- Ez da izenik eman behar. Ekimenarekin bat egiten dutenek aukeratuko dute hizkuntza-praktikaren aldaketa norekin martxan jarri.Solaskideek euskara dakiten kasuetan euskaraz egiten dugu (euskaldunak euskaldunari euskaraz).Lehen hitzak euskaraz egiten ditugu. Ezezagunekin zein euskaraz ulertzen duten ezagunekin.Kideak ulertu bai, baina euskaraz hitz egiten ez badigu euskarari eusten diogu, baita elkarrizketa elebidunetan ere.GORBEIALDEKO EGITARAUA ZUIARA ERE IRITSIKO DAGorbeialdeko Kuadrillan egitarau zabala prestatu dute bertako euskara zerbitzuek (hemen klik eginda ezagutu dezakezue), eta horien artean, Zuian ere egingo da jarduera bat: azaroaren 30ean (asteartea), 17:00etan udaletxean, JOLAS MOLAZ tailerraz gozatzeko aukera izango dugu. Bertan, euskarazko mahai-jolasak ezagutu eta jolasteko aukera izango dugu, familian. Anima zaitezte, eta eman izena: https://entradium.com/events/jolas-molaz-euskarazko-mahai-jolassen-maratoia-zuian
Oinetakoak bilduko dira Greziako errefuxiatuei bidaltzekoGrezian negua pasatzen duten errefuxiatuentzako oinetakoak biltzeko kanpaina solidarioa antolatu du Zaporeak elkarteak. Edozein adinetako oinetakoak jasoko dira.
Ikasi zure hondakinei bigarren bizitza bat ematen, hainbat artikulu sortzeko berrerabiliz. Lantegi dibertigarria, sortzailea eta iraunkorra.
Aiaraldea ekintza faktoriaren eskutik, bi orduko tailerra antolatu du Zuiako euskara lan taldeak, mugikorraren bidez, erraz-erraz, bideo txukunak editatzen ikasteko.
Azaroak 1418:00etan, Zuiako Liburutegian (Murgia)Gonbidapenak: https://entradium.com/events/mikel-valverde