2020ko amaieratik, jabearekin hitzarmena sinatu ondoren, Zuiako Udalak Jesusa Eneako lorategia kudeatzen du, Murgia erdigunean kokatzen dena.Orain ireki den parte hartze prozesuaren bitartez, zuk ere aukera duzu ideia eta sujerentziak aurkezteko!
Bizikidetzaren alde eta gainerako bizilagunekiko errespetuaren alde, Udalak dei egin nahi dio zentzu komunari.
Aurreko izen-emateak Ekainaren 4tik 14ra (biak barne). Klikatu hemen eta bete ezazu izen- emate orrialdea. Zozketa: Ekainaren 15ean, goizeko 12:00-etan Ekainaren 16tik 21era arte zozketan sorterik izan ez dutenek plaza libreak dauden jardueretan izena emal ahal izango duteKirol jardueraren ordainketa helbideratzea nahitaezkoa izango da. Jardueraren aldia amaitzean egingo da.Erreserbak dauden ekintzetan, zozketaren emaitzak errespetatuko da.Hutsik geratutako izen-emateak: Ekainaren 22tik aurrera. /Prozesua Udalaren Osoko bilkurak onartutako kirol ekintzetan izena emateko prozedurak arautuko du. Kirol Jarduerak, ahal den neurrian, instalazioen kanpoaldean egingo dira, eguraldiak horretarako aukera ematen badigu. Jarduera adosten den taldearen ezaugarrietara egokituko da.
Matrikula egiteko epea 2021eko ekainaren 1etik abuztuaren 31ra.Ikusi nahi duzu zer egiten dugun eskolan? BIDEOA - MUSIKA ESKOLAKO ARTISTAK I
2021eko ekainaren 22, 23 eta 24ean Manurgan izango da urteroko Bertso Abentura, 10-13 urte arteko gaztetxoentzat. Autobus zerbitzua ere egongo da ekainaren 22an goizean joateko eta 24ean arratsaldean itzultzeko. Izen ematea Ekainaren 11a baino lehen burutu beharko da, ONLINE.
Zuiako Udaleko hainbat esparrutako diru-laguntzen deialdia atera da.Oinarriak, eskaerak eta eranskinak HEMEN
Maiatzak 28, 18:00BITORIANOKO FRONTOIANGonbidapenak HEMEN
EKAINAK 13, 12:00Bea-Murgia PlazanPlaza-kopuru mugatuak. Sarrerak: https://entradium.com/events/amaren-intxaurrak
Unibertso oso bat euskaraz: hori da aurten ZUIA EUSKARAZen egitarauan bildu nahi izan duguna. Era guztietako ekitaldiak antolatu ditugu horretarako.
ZUIAKO UDALEKUAK 2021DATA: Ekainaren 28tik uztailaren 16ra.ORDUTEGIA: 10:00-14:00ADINA: 3-12 bitarteko umeentzatPREZIOA: 52,10€ erroldatuak, 104,20€ ez erroldatuakIzena emateko azken eguna ekainak 4
Kuadrillako berdintasun, ingurumen eta euskara zerbitzuek elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua.
Aho batez onartutako proiektuak, 600.000 €-tik gorako diru-laguntzak aurreikusten ditu 2021 urterakoZuiako Udalak aho batez onartu du 2021-2023 aldirako bere Diru-laguntzen Plan Estrategikoa. Udalerrian orain arte gehien garatu den proiektua da eta 10 jarduera-eremu jaso ditu, besteak beste, gizarte-ekintzaren, edota kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren eta herritarren parte-hartzearen sustapena.
Diru-kopuru altuena duten kapituluak kontuan hartuta, nabarmentzekoak dira COVIDaren krisiak eragindako inpaktu ekonomikoa arintzeko laguntzak: 50.000 euro familia behartsuenentzat, autonomoentzat eta tokiko enpresentzat.
Beste 53.000 euro bideratuko ditu Zuiak zuzeneko diru-laguntzen bidez etxebizitza alokatzeko, EITa (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) egiteko eta etxebizitza hutsak birgaitzeko, bertan bizi ahal izateko gero; hori guztia helburu hauekin: higiezinak kontserbatzen laguntzea, herritarrak bailaran jarraitzen laguntzea eta gazteen emantzipazioa erraztea.
Zuzkidura handiena duen eremua udalerriko 11 kontzejuei dagokiena da, 288.000 €rekin. Besteak beste erabiliko dira argiteria publikoa mantentzen laguntzeko, elurra kentzeko gastuak ordaintzeko eta Administrazio Batzarren ekipamendu publikoak hobetzeko lanak egiteko.
Diru-laguntza Planaren diru-kopuru osoa 608.800 €-koa da 2021rako, eta, aurten lehenengo aldiz, helburuen artean genero-ikuspegia sartu da. "Plan honen bidez, - azaldu du Unai Gutierrez Urkiza alkateak- baliabide publikoen erabilera eraginkorragoa ezarri nahi dugu. Bereziki, bizikidetza-balioak garatzen dituzten, bizi-kalitatea hobetzen duten eta herritarren arteko desberdintasun-egoerak zuzentzen dituzten politika publikoetara bideratutakoak".Murgia, 2021eko apirilaren 21a (prentsa oharra)
JAZZ SESSION - DIDI JAZZ
Kontzertu didaktikoa Zuiako Udal Plazan Apirilak 24, 18:30
Bertara joateko gonbidapenak HEMEN
DRONEN TAILERRA - TALLER DE DRONES
Dronen munduan murgildu eta pilotatzen ikasi!!
Apirilak 24, 10:00-13:00
10-16 urte bitartekoentzat
Zuiako Udaletxean
Tailerra euskaraz izango da.
Izena emateko HEMEN
Orain arte Gasteizen garatu da ekimena, baina aurten zabalduko da Arabako kuadrilla guztietara, Gorbeialdea barne. Hortaz, Zuian parte hartzeko aukera izango dugu.Baina, zertan datza? 'Araba Etxe Berdeak' hezkuntza-ekimena da, eguneroko euren ohiturek eragiten duten ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuaz kezkatuta dauden familiei zuzendua. Parte hartzaileek eguneroko ekintzetan ingurumenarekiko jarrera arduratsuagoa dakarten aldaketa txiki horiek deskubrituko dituzte, baita energia-baliabideak kudeatzen eta aurrezten ere. Fundación Vital Fundazioa -k bultzatzen du, gure kasuan Gorbeialdeko Kuadrilla Cuadrilla de Gorbeialdea -ko Ingurumen teknikariaren lankidetzan. Apirilaren 15ean, osteguna, programaren AURKEZPEN SAIO BAT egingo da Murgian, arratsaldeko 19.00etan.Informazio gehiago: Araba Etxe Berdeak
Euskadin, Madrilen, Txilen eta Medellinen filmatutako dokumental hau Setem Hego Haizeak egindako "¿Consumimos violencia?" Azterlanean oinarritzen da. Azterlan horrek kontsumo konbentzionalaren eta indarkeria matxisten arteko harremanari buruzko gogoeta egiten du.Al Borde Filmsek Setementzat egindako dokumentala da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. 2018ko azaroan estreinatu zuten Bilboko Zinebi jaialdian. Orduz geroztik, hainbat euskal herritan eta beste hainbat tokitan ibili da proiekzio eta eztabaidekin.Itziar Aizpuru du protagonista, eta Yayo Herrero, Yolanda Dominguez, Silvia Federici eta June Fernandezen kolaborazioak ditu.Bukaeran Setem Hego Haizeak-eko kide bat izango dugu azterlanaren eta dokumentalaren inguruko gogoeta eta eztabaidarako.
(argazkian, udal bandoa. Beheko argazkietan osoa ikus dezakezu) Murgiako Administrazio Batzarra eta Zuiako Udala gizalegearen aurkako jokabideak ikusten ari gara udalerriko kaleetan, eta herritarren kexak jasotzen ari gara.Jokabide horiek erraz asko konpon daitezkeelakoan, eskaera hau batera egitea erabaki dugu, Zuian bizi diren pertsona guztiak kontzientzia gaitezen eta, guztien artean, bizikidetza hobetuko badugu.Honako hauek dira gizalegearen aurkako jokabide nagusiak, hainbat kexaren sorburu:• Ibilgailuen abiadura handiegia Murgiako kaleetan zehar, bide nagusiak erabili beharrean, sarritan, bigarren mailako bideak erabiliz.• Murgiako erdigunean arauz kontra aparkatzea, espaloien gainean eta beste toki batzuetan, inguruko aparkalekuetan behar bezala aparkatu beharrean.• Txakurren gorotzak, jabeek bide publikoetatik jasotzen ez dituztenak.• Zaborra kalean eta espaloietan, pertsonak, sarri taldeka, ontziratutako produktuak kontsumitu ondoren, bertan utzi edo inguruan botatzen dutena.• Ekintza bandalikoak jabetza publiko zein pribatuetan.Jokabide horietako asko oharkabean egiten dira, gainerako pertsonei eragiten diegun kalteaz eta arriskuaz ohartu gabe. Jakin behar dugu eta jakitun izan, adibidez, zer arrisku dakarren gehiegizko abiadurak edo gaizki aparkatutako ibilgailuek oinezkoentzat eta beste ibilgailu batzuetarako.Izan ditzagun geure kaleak eta udalerria garbi, gorotzik eta zaborrik gabe. Errespeta ditzagun espazio eta elementu publiko eta pribatuak, erabil ditzagun, goza ditzagun baina utz ditzagun aurkitu ditugun moduan edo hobeto.Horrela, guztion ahalegin txikia eginik, pertsona guztientzako ingurune atseginagoa, errespetuzkoagoa eta erosoagoa lortuko dugu, bizikidetzari lagunduko diogu eta herri hobea izango dugu. Zabal dezagun mezu hau geure inguruko pertsonen artean ere.Eskerrik asko zuen ahaleginagatik.
Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen biz...