1200-1614618596-Inauguración oficial Centro Salud edit.jpg

Eguneratzea! MARTXOAREN 8AN JARRIKO DA MARTXAN OSASUN-ZENTRO BERRIA

: Irekia - Gobierno Vasco Zuiako Osasun-zentro berria inauguratu da gaur eguerdianDatorren astelehenean, martxoaren 8an, jarriko da martxan Murgia, 2021eko martxoaren 1a _ Iñigo Urkullu Lehendakariak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Osakidetzako beste arduradun batzuekin batera, eta Unai Gutierrez Urkiza Zuiako alkateak inauguratu dute, gaur eguerdian, Zuiako anbulategi berria; Bigiliano eta Murgiako Palatu kaleen artean kokatutako Osasun-zentroa, hain zuzen ere. Kanpoaldean, berriz, Zuiako herritarren kontzentrazioa egon da, Osasun Sistema Publikoaren alde.Anbulatorio berriaren irekitzeak erantzungo dio aspalditik udalak herritarrekin batera eskatutako eskariari; hamarkada luze batez aritu gara lanean Zuia hornitu ahal izateko herritarren beharrei egokitutako ekipamenduz.Osasun Zentro berriari esker, pazienteen arreta nabarmen hobetuko da, eta baita langileen lanaren kalitatea ere. Guzti, guztiei -osasun langileei, administraziokoei eta garbiketakoari-, eskerrak eman nahi dizkiegu denbora luze honetan egindako lanagatik, ahaleginagatik eta konpromisoagatik.Gaurko inaugurazio ofizialaren ondoren, aste honetan zehar eraikin zaharretik instalazio berrietara lekualdaketa egingo da. Eta, Osakidetzak iragarri duenez, datorren astelehenean, martxoaren 8an, Zuiako Osasun Zentro berria jarriko da martxan.Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/67106-nuevo-moderno-centro-salud-murgia-osakidetza-mejorara-atencion-sanitaria-mas-500-vecinos-vecinas-zuia

1200-1614594568-Osasun-zentro berria edit.jpg

OSASUN-ZENTRO BERRIAREN INAUGURAZIOA, GAUR EGUERDIAN

Murgia, 2021ko martxoaren 1aGaur, azkenik, Zuiako Osasun-zentro berria irekiko da. Inaugurazioa 12:30ean izango da, eta bertan izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Gotzone Sagardui Osasun sailburua, Osakidetzako beste arduradun batzuk eta Unai Gutierrez Urkiza Zuiako alkatea.Anbulatorio berriaren irekitzeak, aspalditik udalak herritarrekin batera eskatutako eskariari erantzungo dio. Hamarkada luze batez aritu da lanean udala, Zuia herritarren beharrei egokitutako ekipamenduz hornitu ahal izateko. Osasun Zentro berriari esker, pazienteen arreta nabarmen hobetuko da, eta baita langileen lanaren kalitatea ere.Amaitzeko horietako guztiei: osasun-langileei, administraziokoei eta garbiketakoari, eskerrak eman nahi dizkizuegu denbora luze honetan egindako lanagatik, ahaleginagatik eta konpromisoagatik.

1200-1614078275-MAGIA AZTERKETA.jpg

MAGIA - EVA ETA EKHI MAGOAK - SARRERAK AGORTUTA

Martxoak 7, 17:30Bitorianoko frontoianBertara joateko, gonbidapena hartu beharra dago helbide honetan: www.entradium.com/events/magia-azterketa   

1200-1613996710-kartela_bizi-bizia_Zuia_2021.jpg

ZUME BIZIA: jolasgune berdea Palatun

Zuiako Udalak eta GARAION sorginguneak jolasgune berri bat sortzeko asmoa dugu Palatu kiroldegiaren atzealdeko berdegunean. Horretarako, ZUME BIZIA erabiliko dugu. Hau da, zumea landatu egingo dugu, eta, malgua eta moldagarria denez, egitura bat sortuko dugu, guk nahi dugun modukoa.

1200-1613718702-1200-1613121208-Gizasaltsa-kartela_Zuia_2021.jpg

GIZASALTSA, Aitor Vinagreten eskutik (otsailak 25). SARRERAK AGORTUTA

Eszenatokian, eztarrian ahotsak dituen aktorea. Eszenatokian, azalean pertsonaiak dituen gizakia.
Ongi etorriak Gizasaltsa jatetxera! Ostatu honetan edozein aurki dezakezu komunean, sukaldean edo jantokian bere istorioa konpartitzeko prest. Eguneko menuan maitasuna, gosea, erroak eta biziraupena ditugu, guztiak freskoak. Jatetxeko arduradunak bere alegiazko munduan murgilduko du publikoa odolez eta komediaz beteriko gizasaltsan. On egin!

ADI: Ekitaldi honetarako sarrerak agortu egin dira.

1200-1613384328-Imagen 1.png

Zuiak 3'4 milioitako aurrekontua onartu du 2021 urterako

 Gainera, korporazioak milioi bat eurotako inbertsio-plana onartu du gehiengo absolutuaz.URA agentziaren pasibotasuna dela eta, 200.000 € bideratuko ditu ur-hornidurako sarearen gabezia larriei erantzuteko. 

1200-1612774334-Ayto Z vista esquina.jpg

Zuiako Udalak ostegunean onartuko du 2021erako aurrekontua

 Datorren ostegunean, otsailaren 11n, Zuiako Udalak onartuko du 2021 urterako udal aurrekontua. Diru-sarrera eta gastuetarako proiektua, 3.400.000 € ingurukoa, EH Bilduren gobernu-taldearen proposamenean oinarritzen da, eta jasoko ditu, berrikuntza gisa, Zuiako herritarrek garatutako partaidetza-prozesu batetik sortutako ekarpen batzuk, 15.000 €ko balioa dutenak, hain zuzen ere.Aurtengoan, aurrekontuekin batera, inbertsio-plan bat ere onetsiko du udalbatzarrak.
 Proiektu ekonomikoak, gainera, oposizioak proposatutako hainbat zuzenketa jasoko ditu, 260.000 eurotik gorako balioarekin. Horietako batzuk egungo gobernu-taldeak aurreko legegintzaldietan proposatutako ekimenak dira, bere garaian aurrera atera ez zirenak; beste batzuek, berriz, hasierako proposamenean jada jasotako partiden diru-kopurua handitzea ekarri dute. Esate baterako, eskola-garraiorako diru-laguntzen kasuan, COVID 19ak kaltetutako taldeentzako laguntzen kasuan eta oinezkoentzako hainbat bideren kasuan. Zuzenketa horiek sartuta, gobernu-taldeak aurrekontuak onartu nahi ditu korporazioaren gehiengoaren aldeko botoarekin.Prentsa oharra _ Murgia, 2021eko otsailaren 8a

1200-1613229282-KARTELAK Ezberdin bezain eder.jpg

EZBERDIN BEZAIN EDER - Ipuin kontaketa musikatua

Otsailak 13, 18:00Zuiako Udaletxean 

1200-1612529276-AHO ZABALIK ANTZERKIA.jpg

Antzerkia- AHO ZABALIK ***ATZERATUTA***

Umeentzako antzerkia: AHO ZABALIK Elvi Sabeliztunaren eskutik!Otsailak 13, 18:00 Zuiako Udaletx...

1200-1611823372-zapatillas 1.png

KIROL JARDUERAK

Eusko Jaurlaritzako Kirol Sailak emandako argibidearen ondoren,  ETEN EGINGO DIRA Zuiako Udalak 6 eta 16 urte bitartekoentzat antolatutako taldeko kirol-jarduerak.Eskerrik asko zuen laguntza eta ulermenagatik.

1200-1611596872-Azala3.png

Parte hartu! Egin Zuia! Urtarrilaren 29ra arte luzatuta

Aurrekontu parte-hartzaileak 2021: luzapenaIragan astean iragartzen genuen bezala, Zuiako udalak herritarren parte hartzeko prozesu arin bat jarri du abian aurten, udal aurrekontutik 15.000 euro non eta nola inbertitu erabakitzeko.Parte hartzeko prozesua 2021eko urtarrilaren 25ean amaitzen bazen ere, udalak epe hau urtarrilaren 29ra arte luzatzea erabaki du, aurrekontuak onesteko prozedurak honetarako aukera eta bidea eskaintzen duelako.Beraz, animatu eta parte hartu, oraindik ere, proposamenak (bakoitzak egoki leritzon guztiak) egin daitezke eta. Horretarako, bete formulario hau eta bidali edo aurkeztu udaletxean.2021.eko aurrekontuei buruzko informazio gehiagoLabur-labur...Lehengoan genion legez, udalaren diru-sarrerak baliabide propioetatik datoz, hala nola bere ondaretik eratorritakoak, hala nola tasa eta zergetatik, bai eta kanpoko finantzaketa-iturrietatik ere.  Iturriok egonkorrak zein unean unekoak izan daitezke, normalean, aldi baterako proiektu finituei lotuta.Ikusi hemen diru-sarrera hauen informazio zehatza.Zuiako udalaren gastuen kapitulua, 3.200.000 eurotakoa da gutxi gorabehera. Gastu gehienak egiturazkoak eta iraunkorrak izan ohi dira; izan ere, neurri handi batean, udalak erakunde gisa funtzionatzea bermatzen dute eta udalerriko bizitza sozialaren, ekonomikoaren eta kulturalaren sostengura daude bideratuta. Horregatik, urterik urteroko aurrekontuetan luzatzen diren partida jada konprometituak izaten dira.Estekan ikusi eta aztertu ahal dituzu udalak aurreikusitako gastu guztiei buruzko informazio zehatza.Zuiako udalak, funtzionalitateari bereziki begiraturik, 2021erako inbertsio-plana izeneko aparteko dokumentu bat osatu du aurten aurrekontu proposameneannahiz eta aurrekontu formalaren barruan bestelako inbertsio garrantzitsuak ere badauden: etxebizitza sozialetarako proiektua, ur-horniduraren hobekuntza, anbulantzia-gunea berritu, Gaztetxearen intsonorizazioa eta beste.Hona hemen, zeuon guztion proposamenak jaso baino lehen, aurten aurreikusi diren inbertsioen inguruko informazioa. 

1200-1610830685-Azala.png

Parte hartu! Egin Zuia!

Aurrekontu parte-hartzaileak 2021Zuiako udalak herritarren prozesu berri bat jarri berri du martxan, udal aurrekontutik 15.000 euro nola inbertitu erabakitzeko. Proiektuak bi helburu ditu: alde batetik, azken urteotan herritarrekin egin diren zuzeneko elkarretaratzeak nola edo hala ordezkatzen saiatzea, osasun-egoeraren erruz ezinezkoa izan baita. Bestetik, herritarrek parte hartzeko bide berri bat aztertu nahi du, eta, egokia balitz, hurrengo urteetan garatuko da gehiago.Prozesua 2021eko urtarrilaren 15ean, ostiralean, hasiko da, eta urtarrilaren 25era arte egin ahal izango dira proposamenak (bakoitzak egoki leritzon guztiak egin ahal izango ditu). Ondoren, proposamenen bideragarritasuna baloratuko da eta zein bere lehentasuna ezarriko zaio. Amaitzeko, aurrekontuaren barruan sartuko dira, otsailaren 11rako aurreikusitako osoko bilkuran onartzeko.Zer da?Labur-labur...Zuiako Udalak parte hartze prozesu bat jarri du martxan, eta herritarrek erabaki ahal izango dute non inbertitu udal aurrekontuaren zati txiki bat. Ekimen honen bidez, 15.000 euro bideratuko dira Zuiako bizilagunek egindako proposamenak gauzatzeko.Lehenengo urratsa proposamenak jasotzea izango da. Ondoren, baloratu eta lehenetsiko dira. Azkenik, onartutako proiektuak 2021eko ekitaldiko aurrekontuetan sartuko dira.

1200-1611654997-Verde y Rojo Hojas Fiestas Personal Póster (2).jpg

Hirigintza Feminista

Gaurko, Urbanismo Feministaren inguruko saioa aurreikusita geneukan Zuian. Ezarri diren neurri berriak direla eta ezin dugu aurrera eraman, aforoa gainditzen dugulako. Hau horrela, Zuiako Udaletxean bertan behera uztea erabaki dugu. Egoerak ahalbidetzen duenean berriz ere antolatuko dugu.Barkatu eragozpenak

1200-1611568088-2640.jpg

Galdetegia: Zer eskatuko zenioke Berdintasun Zerbitzuari?

Gorbeialdeko Berdintasun Zerbitzuak 2021erako jakin nahi du zer behar edo proposamen dituzten eskualdeko emakumeek*, mugimendu feministak, berdintasunaren alde borrokatzen duten gizarte-eragileek, ikastetxeek eta auzotar guztiek zerbitzuko programazioa eta urteko helburuak osatzeko. Animatu parte hartzera galdetegi labur honi erantzunez!https://forms.gle/FggnnzjU29mMCDsT6   

1200-1611129044-KARTELAK (7).jpg

GOSPEL Kontzertua

GOSPEL kontzertua "Goiko gela" taldearen eskutik.
Urtarrilak 31, 18:00etan San Migel elizan
Plaza-kopuru mugatua, gonbidapenak HEMEN

 

1200-1610610718-zapatillas 1.png

ESKOLA KIROLA

Zuiak eskolako udal kirol jarduerei berrekingo die datorren ostegunean, urtarrilaren 14tik aurrera · Udala jarduera bakoitzari eragiten dioten murrizketen berri ematen ari zaie talde ezberdinei Euskadin hartutako azken neurrien arabera, besteak beste eta Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik, Eusko Jaurlaritzak erabaki du Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan.Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.Azken neurriei buruzko informazio osoa daukazu hurrengo estekan:https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berriaren-salbuespenezko-neurrien-araudia/web01-a3covid/eu/

1200-1608541170-KONTU KANTOI KARTELA.jpg

KONTU KANTOI Ipuin Kontalaria

18:00 Zuiako Liburutegian Bertara joateko, gonbidapena hartu beharra dago HEMEN

1200-1608295333-Zuiako Udaletxean Ayuntamiento de Zuia Martxoak 15 Marzo 19_30 (1).jpg

Sex o no Sex antzerkia

Zure sarrera doan atera: https://entradium.com/events/teatro-sex-o-no-sex-antzerkia-virginia-imaz