1200-1521204739-mama.jpg

Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa

 Bularreko minbizia tumore gaizto ohikoena da eta emakume euskaldunen artean heriotza gehien eragiten duena. Goiz detektatzea oso garrantzitsua da, tratamendu eraginkorragoak eta hain agresiboak ez direnak egin daitezkeelako, eta horrela, bizi-kalitate hobea eta biziraupen-tasa handiagoa lortzen da.Hori dela eta, Osakidetzak apirilean programako aldi berri bat jarriko du martxan.

1200-1520343685-1200-1519726598-Amorante_Zuia_2018.jpg

AMORANTEren kontzertua, martxoaren 1ean

ELKARRIZKETA PUBLIKOA EUSKARAZ, ETA KONTZERTUAMartxoaren 1ean, osteguna, 20:00etan Zuiako udaletxean.Amorante, Iban Urizar, bakarka igotzen da agertokira. Aldean darama gitarra,
ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta perkusio tramankuluak; eta
looper bat darabil soinu horiek guztiak nahastu, ordenatu, eraiki eta apurtzeko.
Iturri ugaritik edaten du berak: Rodrigo Amarante brasildarretik, Morente
flamenko kantaritik, Bixenta Mogel, Antonio Molina, Pepe Marchena... Tradizioa
eta inprobisazio askea bat eginda.

1200-1520344464-1200-1518714694-C reok.jpg

ZUIAKO UDALA, BERDINSAREAN

 Azken osoko bilkuran, Zuiako Udalak Eudeleko BERDINSAREAn sartzeko eskakizun formala aurkeztea onartu du. Sarean lan egiten duen ekimen hau, Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea dugu.BERDINSAREAren helburua da berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako programa eta zerbitzuak bultzatzea, indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea, tokiko gobernuetatik kudeatuta. Gaur egun Arabako 3 herri bakarrik daude sarean: Amurrio, Laudio eta Vitoria-Gasteiz. Sartzeko, baldintza batzuk bete behar dira, besteak beste, berdintasun teknikaria izatea.Zuiak urte batzuk daramatza berdintasunaren alde lanean, eta eskatutako betekizun guztiak betetzen ditu. Hori dela eta, espero dugu eta nahi dugu 2018 honetan sarean sartzea. Irudian, Zuiako Berdintasun arloak eta Laia Eskolak antolatutako Coral Herreraren hitzaldia (2017-11-16).

1200-1520344509-1200-1518436082-bertso-afaria_Zuia_2018.jpg

BERTSO-AFARIA otsailaren 23an, Ametzagako txokoan

Zuiako bertsozale eta euskaltzaleek  urteroko hitzordua dute otsailaren 23an, Ametzagako txokoa...

1200-1520344751-1200-1517423293-Ayto Zuia visto desde plaza.jpg

2018ko AURREKONTUA ONARTU DU UDALAK

 3,5 milioiko gastua izango duaurrera atera da EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin, ZGBren abstentzioarekin eta PPren aurkako botoarekin

1200-1520407523-1200-1516194740-2ForodeIgualdad2018.jpg

Gorbeialdeko Berdintasun Foroa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna interesatzen zaizu? Emakumeen kontrako indarkeria prebenitzea?Zatoz eta zabaldu!

1200-1516102892-RODADAS 1.jpg

BITORIANO-ORO ibilbidean egindako EKINTZA BANDALIKOAK SALATZEN DITUGU

 Baimenik gabeko motordun ibilgailuek kalte larriak sortu dituzte ibilbidean zehar. Honez gain, ibilbidea markatzen duten poste eta seinaleak lurretik atera dituzte.Ibilbide hau Zuiako natur ibilbideen zati da eta soilik oinezkoentzat edota txirrindularientzat zuzendua dago.Udalak salaketa jarriko du agintari eskudunen aurrean. 

1200-1520407620-1200-1515751122-topaketa-kartela_Gorbeialdea_2018.jpg

Urtarrilaren 27an Murgian egingo da GORBEIALDEKO EUSKALTZALEON TOPAKETA

Abenduaren 2an zen egitekoa, baina elurrarengatik bertan behera geratu zen. Urtarrilaren 27an elkartuko gara, Murgian, liburutegian.