Murgia, 2020ko maiatzaren 22a _ Datorren astelehenetik, maiatzaren 25etik, aurrera, Zuiako Udaletxeko aurrez aurreko arreta berreskuratuko da. Herritarren eta udal langileen segurtasuna bermatzeko, hainbat neurri bete beharko dira:Administrazio-bulegoetan, txanda bakoitzean gehienez bi pertsona hartuko dira. Uneoro, 2 metroko segurtasun-tartea gorde beharko dute.Pertsona gehiago badaude, kalean itxaron beharko dute.Nahitaezkoa da maskararekin joatea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea kudeaketa egin aurretik. Etxetik ekar dezakezu edo udaletxeko banatzaileak erabil ditzakezu.Udal bulegoak ohiko ordutegian egongo dira zabalik, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14: 00etara.Hirigintzako zerbitzua ostiraletan eskaintzen jarraitzen da eta aurretiko hitzorduarekin funtzionatzen jarraitzen du. 945 43 00 05 telefonoan eskatu behar da. Gomendatzen dizugu 5 minutu baino gehiago lehenago ez iristea, itxarotea saihesteko. Eta bakarrik etortzea, mesedez. Laguntza behar izanez gero, beste pertsona bakar batekin etor zaitezke (ikusi kartela, beheko pdf dokumentuan).Azkenik, gogoratzen dizugu beti erabil ditzakezula telefonoa eta posta elektronikoa udal honekin komunikatzeko, alferrikako joan-etorriak saihestuz. 945 43 00 05 telefono zenbakian eta hurrengo helbidean erantzungo dizugu: azuia.general@ayto.araba.eus
Cinefórum Feminista – Película «El despertar de las hormigas»La película se podrá ver a través del enlace que compartiremos en este mismo espacio desde el jueves día 21 a las 19:00 h. hasta el viernes día 22 a la misma hora.El viernes 22 de mayo a las 19:00 h. coloquio con la directora de la película Antonella Sudasassi, acompañada por Nerea Melgosa, Directora de Igualdad y DDHH de la Diputación Foral de Álavahttp://www.laiaplazara.eus/aurkezpena/zineforum-feminista-cineforum-feminista
LGTBI pertsonen eguneroko bizitzan dagoen errealitate anitzaren ikusgaitasuna sustatzea, aske bizitzeagatik eta euren sexu-orientazioa edota genero-identitatea agertzeagatik paira dezaketen edozein motatako bazterkeria ekiditeko. Gizartean aniztasunarekiko eta bizimodu desberdinekiko errespetua bultzatu nahi da.Arabako Berdintasun Teknikarien Sarearen iniziatiba hau, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Sentipenak Askatu Festibala antolatu dute, Yogurinha Borova artistaren laguntzarekin, bere Sentipenak Askatu abestia Festibalaren oinarria izango baita.
Maitena Monroyk atzo online bidez egin zuen hitzaldia ikusi nahi baduzu sartu zaitez lotura honetan: https://youtu.be/nqt0jceTtH4
Mozio baten bidez udalak erreklamatu dio, era berean, zerga-erreforma bidezkoa eta progresiboa, aberastasun handientzako zerga berri bat gehitutaEstatuko Gobernuari dagokionez, defizita eta zorra malgutzea galdegin dio, eta soberakina erabili ahal izatea
Aperregi, aireko ikuspegia. Argazkia: Arabako Foru Aldundia. Gaur egun, Zuian 11 pertsona dira Covid-19ren kasu baieztatuak eta, horietatik, 5ek baino ez dute ospitaleratu behar izanZuiako transmisio komunitarioa oso txikia izan da, Osasun-Zentroaren araberaGure populazioaren batez besteko adina altua izan arren, orain arte Zuiako bizilagunik ez da hil COVID-19ren ondorioz
Zuiako Udalaren erabakiak maiatza eta ekaineko gainerako kultura jarduerei ere eragin dieEgoerak baimentzen badu, udazkenean ekingo zaie ekintza horiei guztieiMurgia, 2020ko maiatzaren 13a_ Zuiako Udalak erabaki du atzeratzea maiatzerako eta ekainerako aurreikusitako kultur jarduera guztiak. Horien artean, nagusiena: Zuia Euskaraz. COVID 19aren krisiaren ondorioz hartu du erabakia, noski, jarduera horiek segurtasunez egiteko baldintzarik ikusten ez duelako.
Hala ere, ahal den neurrian eta egoerak baimentzen badu, udazkenean egin nahi ditu udalak jarduera horiek guztiak. Aurten, hain zuzen ere, krisia hasi aurretik, kalitatezko programazio zabala diseinatuta eta lotuta zuten jada Kultura eta Euskara udal sailek. “Lan hori guztia ez galtzeko, Kultur sektoreari laguntzeko, eta herritarrei aisialdiaz gozatzeko aukerak eskaintzeko asmoz, aurreikusitako ekitaldiak udazkenean egiten saiatuko gara, formatu txikiagoari egokituta. Aldi berean eta pena handiz, Zuia Euskaraz Eguna 2020an ez da egingo: ez diogu zentzurik ikusten udazkenera atzeratzeari”, azaldu dute teknikariek.
Hala ere, udaleko Kultura eta Euskara atalak eta udalerriko lan taldeak lanean ari dira, hurrengo hilabeteak ‘hutsik’ geratu ez daitezen. “Aurreikusita dago gure udalerrira, besteak beste, Pirritx eta Porrotx eta Marimotots, Tio Teronen Semeak taldea, Igor Elortza eta Miren Amuriza bertsolariak… etortzea. Datak baieztatu bezain pronto, jakinaraziko ditugu. Eta beste modu batean, baina Zuia Euskaraz presente egongo da aurten ere. Sorpresatxoren bat prestatzen ari gara”, aurreratu dute.
Beti bezala, hitzordu guztiak aditzera emango dira Zuiako Udalaren kanal guztietatik:
· www.zuia.eus udal webgunea
· www.facebook.com/ZuiakoUdala
· @ZuiakoUdala twitterren
· eta Udal Zabalkunderako Sarea bidez (Zuiako berriak, kultura eta kirol deialdiak, lan-eskaintzak, udal-bandoak… zure helbide elektronikoan. Izena emateko, jarraitu hurrengo esteka: http://eepurl.com/gYUjMD)
Ignasi Sabater Poch eta Unai Gutierrez Urkiza, Vergeseko eta Zuiako alkateak. Ikurriña eta estelada vermella, Murgian.
Argazkiak: Gure Esku Zuia.ZUIA-VERGES SENIDETZEAREN I. URTEURRENAMaiatzaren 9an, larunbata, urtebete beteko da hitzarmena sinatu zenetikBi udalerriek topaketa birtual batekin ospatuko dute, bihar eguerdian
Larrialdi-egoerak gauza asko erakutsi dizkigu: besteak beste, martxan genituen hainbat egitasmo bertan behera utzi baino, aldaketa erraz batzuk eginda mantendu daitezkeela. Horietako bat da Mintzalaguna.
Beren egoeraren eta beharren berri azuia.general@ayto.araba.eus bidez helarazteko deia egin du erakundeakMurgia, 2020ko apirilaren 29a_ COVID 19k udalerriko sare sozioekonomikoan daukan eraginaren aurrean, Zuiako Udala hartuemanetan ari da langile autonomoekin, merkatariekin, ostalaritzako profesionalekin (taberna, jatetxe, hotel eta landetxeetakoak), eta Zuian lan egiten duten tailer txikien eta zerbitzuak ematen dituzten beste establezimendu batzuen arduradunekin. Gauza bera egingo du, datozen egunetan, udalerriko enpresa txiki eta ertainen (ETEen) jabeekin. Eta jendeari irekitako lokalik ez duten autonomoen kasuan, berarekin harremanetan jartzeko deia egin du udalak, azuia.general@ayto.araba.eus e-posta helbidearen bidez.
"Helburua da bertatik bertara ezagutzea zer egoera bizitzen ari diren, zer nolako beharrak dituzten eta zailtasunak gainditzeko zer neurri beharko lituzketen", azaldu du Unai Gutierrez Urkiza alkateak.
Jasotako proposamenetatik abiatuta, beti ere udalaren aukerak eta eskumenak kontuan hartuta, udalak laguntzak diseinatuko ditu, egoera gainditzen laguntzeko.
"Zuiako Udalak egoera ekonomiko ona du, kudeaketa eraginkor eta arduratsuaren ondorioz. Une honetan, soberakin hori gure herritarrei laguntzeko erabili behar dugu", gaineratu du alkateak.Era berean, zailtasun ekonomikoak dituzten familiei eskatu die udalari eta Gizarte Zerbitzuei horren berri emateko, telefono hauen bidez: 945 43 04 60 (Gizarte Zerbitzuak), 945 43 00 05 (udal bulegoak) eta e-posta helbide orokorraren bidez (azuia.general@ayto.araba.eus),beren egoera ezagutzeko eta lagundu ahal izateko modu bakarra da eta.
Erantzun komunitarioa
Ekimen hau, Zuiako Udala COVID 19ari komunitate bezala aurre egiteko egiten ari den lanaren testuinguruan dago. Izurritearen hasieratik, etengabeko harremana du Oroko Ama Birjinaren eskolako zuzendaritzarekin, familiei arreta emateko orduan koordinatzeko, eta ikastetxeak eskaini ezin dituen zerbitzuak garatzeko ere; adibidez, ikasleen etxebizitzetara eskola-materiala eramateaz arduratu da udala.
Era berean, harreman zuzena dauka udalerrian dauden adinekoentzako 3 egoitza pribatuekin, dituzten premiekin lagundu ahal izateko, egoitzen eta adinekoen egoera onari eusteko.
Alokairu sozialeko etxebizitzei dagokienez, martxoko eta apirileko errenten ordainketak atzeratu egin dira. Beharrezkoa izanez gero, maiatzean ere aplikatuko litzateke neurria. Zorra zatikatu egin da, aurtengo bigarren seihilekoan ordainketak errazteko. Gainera, deialdi bat prestatzen ari da etxebizitza sozial horietan bizi diren eta ABEEEak (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak), lan-kaleratzeak edo lan egiteko ezintasuna izan dituzten familiek udalari alokairua ordaintzeko laguntza ekonomikoa eska diezaioten.
Azkenik, alarma egoeraren hasieran eta familien ekonomia arintzeko asmoz, Zuiako Udalak udal tasa eta zergen ordainketa atzeratzeko dekretu bat onartu zuen. Martxokoak eta apirilekoak ez dira igorri, eta egutegi berri bat ezarri da, hilean zerga edo tasa bat baino gehiago ez igortzeko (ekainaren 1etik aurrera, ibilgailuena; uztailaren 1etik aurrera, 2019ko azken seihilekoko zaborrarena eta urarena; abuztutik aurrera, beste zerga batzuk; hala nola OHZa, Hondasun Higiezinen Gaineko Zerga).
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, COVID 19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.Herritarrei, gizarte zerbitzuetako profesionalei eta Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzenduta dago.Ataria eskuragarri dago hurrengo estekan: www.covid19laguntzak.eus/eu/
Gorbeialdeko Kuadrillak autonomo eta ETErentzako intereseko hurrengo informazioa helarazi digu:"Egun on, jakinarazten dizuegu Arabako Foru Aldundiak, lurraldeko eragile ekonomiko nagusiekin eta Arabako kuadrillekin lankidetzan, web-zerbitzu bat abiarazi duela, hainbat administraziok abian jarritako neurrietarako sarbidea errazteko, COVID-19k ETEetan eta autonomoetan eragindako krisiaren ondorioak arintzen laguntzeko.Web orria hau da: https://www.ayudasarabacovid19.eus/eu/ eta ekimena aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu batekin osatzen da, webgunean bertan inprimaki baten bidez eskuragarri dagoena: https://www.ayudasarabacovid19.eus/…/aholkularitza-pertson…/Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan posta elektroniko bidez: ekonomia@gorbeialdea.eusOndo segi!"
Arratsaldeon, jakinarazten dizuegu Arabako Foru Aldundiak, lurraldeko eragile ekonomiko na...
Koronabirus epidemiari buruzko informazio osoa eskaintzen du, egunero, Osakidetza-k.Hurrengo webguean: https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/, asistentzia antolaketa, gomendioak, Guztion Artean elkartasun sarea, ohiko galderak, deskargatzeko materialak eta egungo egoera aurki ditzakezu.Azken atal horretan (egungo egoera), Koronabirusen bilakaerari buruzko datuak eguneratzeko txostenak ere ikus ditzakezu: udalerri bakoitzako positiboak, hospitaletan dauden pazienteei buruzko informazioa, test kopurua... Txostena zuzenean ikusteko, jarraitu hurrengo esteka: https://www.euskadi.eus/koronabirusaren-eboluzaioaren-in…/…/
Murgia, 2020ko apirilaren 17a _ Udalak lanean jarraitzen du, egunero, Zuiako herritarren aldamenean egoteko eta koronabirus epidemiak eragiten dituen ondorioei komunitate bezala aurre egiteko.Martxoaren erdialdean hartutako prebentzio-neurriez eta hil horren amaieran onartutako dekretuaz gain (informazio guztia daukazu www.zuia.eus udal webgunean), ekintza berriak garatzen ari gara herritar guztiei, hezkuntza-komunitateari eta Zuiako enpresa-sareari zuzenduta. Oroko Ama Birjinaren eskola eta adinekoen egoitzakIzurritearen hasieratik, harremanetan gaude Oroko Ama Birjinaren Eskolako zuzendaritzarekin. Helburua da koordinatzea, familiei arreta eman ahal izateko. Eta baita ikastetxeak eskaini ezin dituen zerbitzuak garatzea ere; esate baterako, ikasleen etxeetara eramatea ikasturtearekin jarraitzeko behar dituzten materialak.Era berean, udalak harreman zuzena du Zuian dauden adineko pertsonentzako 3 egoitza pribatuekin. Euren beharren berri badugu, eta behar diren jardueretan laguntzen dugu, egoitzen eta adinekoen egoera onari eusteko. Zuiako enpresakFisikoki elkartzeko aukerarik ez dugunez, posta elektronikoz jartzen ari gara harremanetan merkatariekin, ostalaritzako profesionalekin (tabernak, jatetxeak, hotelak eta nekazal-turismoak), tailer txikietako eta Zuian zerbitzuak eskaintzen dituzten beste lokal batzuetako arduradunekin, haien beharrak ezagutzeko eta nola lagundu aztertzeko.Neurri hori beste pertsona autonomo batzuei (merkataritza-lokalik ez dutenei) eta ETEei (enpresa txiki eta ertainei) zabaltzea aztertzen ari gara. Alokairu sozialeko etxebizitzakMartxoko eta apirileko errenten ordainketak atzeratu egin dira udalerriko alokairu sozialeko etxebizitza guztietan. Beharrezkoa izanez gero, maiatzean ere aplikatuko litzateke neurria. Zorra zatikatu egingo da, aurtengo bigarren seihilekoan ordainketak errazteko.Gainera, deialdi bat prestatzen ari gara etxebizitza sozial horietan bizi diren eta ABEEEak (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak), lan-kaleratzeak edo lan egiteko ezintasuna izan dituzten familiek udalari laguntza ekonomikoa eska diezaioten. Udal zergak eta tasakLehen aipatutako dekretuan onartu genuen bezala, ez dira martxoko zergak igorri (ibilgailuena, adibidez). Era berean, ez dira igorri martxoaren 31n kobratu behar ziren 2019ko azken seihilekoan zaborrak biltzeko eta ur-kontsumoko tasak.Familien ekonomia arintzeko, ordainketa-egutegi berri bat ezarri da, eta hilean zerga edo tasa 1 baino gehiago ez da igorriko: ibilgailuena ekainaren 1etik aurrera kobratuko da; 2019ko azken seihileko zaborren eta uraren tasak, uztailaren 1etik aurrera; beste zerga batzuk (esate baterako OHZ, Hondasun Higiezinen Gaineko Zerga), abuztutik edo irailetik aurrera. Neurri horiek datozen asteetan zabaldu ahal izango dira. Beti bezala, hau bezalako intereseko informazio guztiak udal webgune honetan dituzu.Udaleko gai guztien berri izan dezazun, beste komunikazio-bide batzuk ere erabiltzen ditugu: etxerako bidalketa (postontzietan banaketa), Bea Murgia plazako informazio-panela, Zubia udal-aldizkaria (hurrengo zenbakia maiatzerako/ekainerako aurreikusita dago), sare sozialak (Zuiako Udala gara Facebooken eta Twitterren) eta Udal Zabalkunderako Sarea.Azken tresna hau hobetu dugu. Udal informazio guztia zure helbide elektronikoan jaso nahi baduzu, jarraitu hurrengo esteka: http://eepurl.com/gYUjMD
Datorren astelehenean, apirilaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Pamela Palenciano aktore, komunikatzaile eta ekintzaile feministaren hitzaldia ikusteko aukera emango digu LAIAplazara ekimenak.Topaketa online izango da (www.laiaplazara.eus/laiaeskola-virtual webgunean) eta galderekin parte hartzeko aukera izango dugu.Arabako Berdintasun teknikarien eskutik, Arabako Foru Aldundiaren eta Laia Eskolaren laguntzarekin.#LAIAplazara #Feminismoa #IndarkeriaMatxistaKonfinamenduan Laiaeskola Arabako Foru Aldundia-Diputación Foral de Álava
Konfinamendu garaian, etxean daude Gorbeialdeko ume, nerabe eta gazteak. Horietako askok, euskaraz aritzeko aukera bakarrenetakoa eskolan izaten dute, eta orain galdu egin dute aukera hori. Horren ondorioz, ume eta gazte askoren hizkuntza-gaitasuna eta hezkuntza-prozesua kaltetu daiteke.
Murgia, 2020ko apirilaren 14a_ #LAIAplazara ekimena aurkeztera gatoz, Arabako Kuadrilla eta Udalerrietako Berdintasun Teknikarien Sarearen eta Arabako Foru Aldundiaren ekimena.Gaur egun bizi dugun Covid19 konfinamendu egoera ikusita, Plaza Feminista birtual, dinamiko eta parte-hartzaile bat sortzea beharrezkoa dela ikusi dugu, non Arabako emakumeak bilduko diren beren kezkak eta bizipenak partekatzeko, elkarrekin konektatzeko eta haien beharrak jaso eta erantzuteko.#LAIAplazarak,www.laiaplazara.eus orrialdean, honako atal hauek ditu:Foroa: emakumeei beren esperientzia partekatzeko gonbita egiten zaie, galdera honi erantzunez: emakume gisa, zerk kezkatzen zaitu konfinamendu-testuinguruan?PostontziaBaliabideakAhalduntze teknologikoaLiburutegiaLAIAESKOLA birtualaGure eskola ezagutzera, gozatzera eta zabaltzera gonbidatzen zaitugu. Zatoz LAIAplazara!
Argazkia: Gorbeia Gune Turistikoa.Denok dakizuenez, alarma-egoera ezarri zenetik eta, oro har, eta udal mailan egiten joan diren murrizketak ikusita, ugariak dira ukituta eta eraginik jaso duten zerbitzuak.Zerbitzuetan izandako eragin horiek ondorioak dakartzate kontratuen arloan, bai eta maila ekonomiko zein fiskalean ere.Udalerriaren barruko egoera eta izaten ari diren eraginak baloratu ondoren, Zuiako udalak honako neurri hauek hartu ditu eta hartu baldintza eta helburu oinarrizko eta funtsezko batez, hain zuzen, salbuespenezko egoera horren aurrean administrazioek ahalik eta gehien arindu behar ditugula egoera horrek herritarrengan eta, oro har, familia, ekonomia, gizarte eta lan-eremuan dituen ondorioak, norbanakoaren eta komunitatearen mailako osasuna beste ezeren gainetik lehenetsiz. Hona proposamena: