Zuiako Udalaren partetik 2018 zoriontsua opa dizuegu eta, noski, berri onak betetako urtea izan dezazuela. Aurrean duguna oso urte garrantzitsua izango da gure udalerrian, besteak beste, hurrengo erronkei ekiteko asmoa baitugu: Domingo de Sautu kaleko lanak bukatzea. Proiektuak Murgiako erdialdeko itxuraren eta azpiegituren erabateko berrikuntza ekarriko du (irudian ikus dezakezu nola geratuko den);Osasun Zentro berriko eraikitze-lanak aurreratzea, urte amaiera aldera bukatuta egon ahal izateko;Pauldarren ikastetxeko birgaikuntzan lan egiten jarraitzea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren eskutik, laster Zuiako Haur Hezkuntzako eta Lehenengo Hezkuntzako ikastetxe publikoak bertan martxan jartzeko;Hondakin organikoen kudeaketarako probak hastea, hainbat herritan;Eusko Jaurlaritzarekin batera, etxebizitza sozialak Zuian bultzatzea;URA agentziari eta Arabako Foru Aldundiari haranean sufritzen dugun ur-hornikuntza arazoen konponbidea eskatzen jarraitzea.Proiektu guztien horietan lan egiten jarraituko dugu eta lortzen ditugun aurrera pausuak helaraziko dizkizuegu.Bukatzeko, eskerrik asko zuen arretagatik. Eta, esan bezala, Urte Berri On!
Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun arloak jarri du martxan "Jolas eta jostailu ez sexisten" kanpaina.Horren helburua da gurasoei eta umeei jakinaraztea jolas eta jostailu sexistak daudela, eta irizpide eta baliabideak ematea jolas eta jostailu ez sexistak identifikatzeko. Informazio guzti hori behean ikus dezakezun diptiko (gida) batean bildu da.Gidak Gorbeialdeko Haur Hezkuntzako eta Lehenengo Hezkuntzako ikastetxeetan banandu dira eta udaletxeetan ere eskuragarri dago.
ORDAGO FOLK eta BIDABARRI DANTZA taldeek zuiarrei danza berri bat egin dizuete, opari gisa, Gabon zoriontsuak izan dezazuela. Bideoa Murgiako Villa Jesusa-n grabatu da eta lanak ZUIAKO UDALAren eta MURGIAKO BATZARRAren babesa izan du.Hemendik ere, guztioi, EGUBERRI ZORIONTSUA eta URTE BERRI ON!!!
"Flamenkoa eta euskara" bikotea entzun, eta bata bestearengandik urrun samar irudikatu dit...
Berriro ere, zuengana jotzen dugu udalerriko herri guztietan tokian tokiko kontzeju etxeetan egingo ditugun asanblada irekietara etor zaitezten. Bilera hauetan 2018rako aurrekontuen hasierako proposamena azalduko zaizue eta iazko urtean egindako ondorio eta ekarpenak analizatu.Horretarako, honako hau duzue prestatu dugun asanblada irekien egutegia:APERREGIAstelehena, hilak 11Lunes 1120:30LUKIANOAstelehena, hilak 11Lunes 1120:30ZARATEAsteazkena, hilak 12Martes 1219::00SARRIAAsteazkena, hilak 12Martes 1220:30JUGOAsteazkena, hilak 13Miércoles 1320:30DOMAIKIAAsteazkena, hilak 13Miércoles 1320:30AMETZAGAAstelehena, hilak 18Lunes 1819:00MARKINAAstelehena, hilak 18Lunes 1819:00BITORIANO Astelehena, hilak 18Lunes 1820:30MURGIAAstelehena, hilak18Lunes 1820:30GILIERNA Asteazkena , hilak 20Miercoles 2020:00 Zuen zain gaituzue! ¡Os esperamos!
Indarkeria matxistaren aurkako borrokan ArabanPasa den azaroaren 11n Zuiako udaletxeko areto nagusian “Erronka berriak Araban genero indarkeria borrokatzeko eta gainditzeko” jardunaldia egin zen.Aretoa bete egin zen eta 55 pertsona inguru bildu ginen entzuteko, ezagutzeko eta hausnartzeko Arabako eta lurraldeko kuadrilletako, beraien artean Gorbeialdeko, genero indarkeriaren egungo errealitateari buruz.‘Sortzen’ aholkularitzako Norma Vazquezek eta bere lan taldeak Arabako Lurralde Historikoan gertaturiko indarkeria matxistaren diagnostikoa egin dute, eta Normak berak horren aurkezpena egin zuen. Gainera, besteak beste, Antonia Blanco Briosca, Arabako Lurralde Historikoko ordezko epailea ere gure artean egon zen. Eta baita Jose Miguel Fernandez Lopez abokatua, zigor zuzenbidean eta genero indarkerian aditua eta Clara Canpoamor elkarteko ordezkaria ere.Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun zerbitzuaren eta Zuiako Udalaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten pertsona guztiei. Arabako Foru Aldundiak eta Clara Campoamor elkarteak egindako lana ere azpimarratu nahi dugu, jardunaldi hau Zuiara ekartzeko aukera emateagatik.
ARABAN BAI! kanpaina, AENKORMERek (Arabako merkatarien federazioak) eta Arabako Foru Aldundiak elkarlanean jarri dute martxan. Helburua, Araban zehar, komertzio, taberna, denda eta bestelako zerbitzuetan, euskararekiko konpromisoa sustatzea da.
2014-2017 urteen artean jaiotako ume txikiei eta beraien gurasoei zuzenduta.
Zuiako Udalak Gasteizko Tratamendu Mekaniko-Biologikorako instalazioan hondakinak isurtzeko tasaren igoeraren aurkako mozioa onartu du. EH Bilduk aurkeztutako ekimena, taldeko 4 botoekin eta ZBGren 3 botoekin aurrera atera da.Zuiako Udalaren Osoko Bilkurak honako hauei helarazi die erabaki hau: Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurari, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Hirigintza Sailari eta Arabako Batzar Nagusiei.Mozioaren testua osorik irakurtzeko, klikatu hemen:
Murgia, 2017ko azaroaren 13a_ Pasa den ostegunean egindako udalbatzarrean, Zuiako Udalak onartu zuen Kataluniako Errepublika aintzat hartzeko eta han sortu den egoera salatzeko mozioa. Testua, EH Bilduk proposatutakoa, bere 4 botuekin onetsi zen.Onartutako mozioan, Zuiako Udalak elkartasuna eta solidaritatea helarazten dizkio “gizarte katalanari eta bere erakunde legitimoei, Espainiako estatuaren jazarpen eta erasoen aurrean”. Era berean, “errotik ezesten du Kataluniako Govern-eko zortzi kideen kartzelatzea”. Eta horiek guztiaen eta Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten, ANC eta Omnium Cultural elkarte-buruen, berehalako askatzea eskatzen du.Mozioaren testu osorik jarraian irakur dezakezu:"Zuiako udalbatzak, une gogor hauetan, elkartasuna eta solidaritatea helarazi nahi dizkio gizarte katalanari eta bere erakunde legitimoei, Espainiako estatuaren jazarpen eta erasoen aurrean.Zuiako udalbatzak errotik ezesten ditu Estatu Espainiarraren jarrera antidemokratikoa eta errepresio gero eta bortitzagoa, Kataluniako gizarte eta erakundeen asmo eta xede justu eta demokratikoen aurrean.Zuiako udalbatzak errotik ezesten du Kataluniako Govern-eko zortzi kideen kartzelatzea, gizarte katalanak libre eta demokratikoki hautatutako gobernua baita, bere jarduna Kataluniako gizartearen gehiengoaren eskari eta gurariei erantzuna ematera bideratu besterik ez duelarik.Zuiako udalbatzak ezinbestean galdegiten du Oriol Junqueras, Jordi Turull, Josep Rull, Raúl Romeva, Joaquim Forn, Carles Mundó, Dolors Bassa, Meritxell Borràs eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, hurrenez hurren, ANC eta Omnium Cultural elkarte-buruen berehalako askatzea.Zuiako udalbatzak bere egiten du Kataluniak nola Euskal Herriak zein munduko beste edozein naziok zein bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duten eskubidea, autodeterminaziorako eskubidearen bitartez.Zuiako udalbatzak aitortu eta aintzatesten du Kataluniako Errepublika, zuzenbideko estatu independente, subirano, demokratiko eta soziala baita, Parlament-ek aldarrikatu zuen bezala Katalunian 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ondorioz.Zuiako udalbatzak erabaki honen berri emanen dio Kataluniako Generalitat-i eta Espainiako gobernuari.Zuian, 2017ko azaroaren 9an".
Zuiako Udalak berriz azpimarratzen du emakumearekiko indarkeriaren izaera estrukturala eta bere konpromisoa agertzen du emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. Hori dela eta, azaroaren 25eko hurrengo ADIERAZPEN INSTITUZIONALA onartu du:
Irudian, Domingo de Sautu kaleko itxura obrak egin ondoren.YARRITU S. A. enpresak egingo ditu, 1.607.898’19 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).Proiektuak Murgiako erdialdeko azpiegituren erabateko berrikuntza ekarriko du eta baita inguruko itxuraren aldaketa ere.Gurutze Gorritik Ametzagako mugaraino doan Domingo de Sautu kaleko saneamendu sareko azpiegiturak zahartuta daude, fibrozementua eta guzti dago eta pitzadura asko ere badituzte. Erabat berrituko dira eta, aldi berean, 2 kilometro inguruko zati horretan komunikazio eta elektrizitate sareak lurperatuko dira. Lanak aprobetxatuko dira, era berean, herriaren erdialdean, 2 plazen arteko esparruan, oinezkoek lehentasuna izango duten gune berri bat sortzeko. Obrak azaroan hasiko dira eta egiteko epea 8 hilabete ingurukoa da.
Zuiako Udalak bi pertsona kontratatuko ditu, bat jardunaldi osoan eta bost hilabeteko epean eta bestea %60ko jardunaldian eta 3 hilabeteko epean.Eremu eta lorategi publikoen zein altzarien egokitze- eta mantentze-lanak egiteko eta baita estolda-zuloak garbitu eta askotariko mantentze-lanak egiteko ere.Hautagaiek bete beharreko baldintzak eta xehetasun gehiago, hurrengo dokumentuan: